HEGOALDEKO SUDAN Guztion anai-arrebak!

Egun on! HAE GKEak sortutako 2013-2014 ikasturteko egutegia aurkeztu nahi dizuegu.

Zein irudi agertzen da bertan?…
Bideo bat ikusiko dugu (2 minutu baino ez) eta bertan Hegoaldeko Sudan zelan eratu zen ikusi ahal izango duzue. http://www.rtve.es/alacarta/videos/telediario/nace-nuevo-estado-sudan-del-sur/1148901/
Hegoaldeko Sudan 8,26 milioi pertsona bizi dira, gehienak (%83 ) nekazal eremuetan bizi dira eta nekazariak zein abeltzainak dira.
DATOSANAIA MENETARREN LANA:
Mapan ikusten den bezala, anaia menetarrak Afrikako bederatzi lurraldetan daude. Iaz lurralde berri honetan (mapan arrosaz margotu duguna) beste misio bat irekitzeko erabakia hartu zuten. 2013ko uztailaren 19an Ugandako lehen anaiak heldu ziren Yambiora. Lanean hasteko ondoko biztanleria nahiz bertako familiekin harremanetan daude; baita instalazioak prestatu ere.Mapa honetan anaia menetarrak heldu zireneko argazkia duzue.

HAE GKEak Hegoaldeko Sudaneko anaiei lagundu nahi die. Hori dela eta ikasturte honetako egutegiak HEGOALDEKO SUDAN agertzen da eta bertan duzuen leloak “GUZTION ANAIA-ARREBAK” lurralde berri honetako biztanleen anai-arrebak ere bagarela adierazi nahi dugu.- SUDÁN DEL SUR. Piráe de población

Share Button