HIL AURRETIK… BIZI!

Jarraian duzun testua William Shakespearek idatzia omen da: 

Beti sentitzen naiz zoriontsua, Ba al dakizu zergatik?
Ez dudalako inorengandik ezer espero; zerbaiten zain egotea mingarria izaten da beti.

Arazoak ez dira betirako; izan ere, beti dute konponbideren bat,
konponbiderik ez duen gauza bakarra heriotza da.

Ez onartu besteen irainak edo zure autoestimua zapaltzerik
Oihuek koldarren arima osatzen dute.

Akatsak leporatu nahi dizkizun norbait aurkituko duzu beti,
baina gogoratu, bakoitzak merezi duen izango du.

Adoretsuak izan behar dugu eta bizitzak jartzen dizkigun oztopoei aurre egin behar diegu; zailtasun horiei esker ikasiko dugu iluntasunaren ondotik gauza onak datozela «BATAREN GAITZA BESTEAREN ON”

Beraz, bizitzaz gozatu oso motza baita,
maite ezazu bizitza, zoriontsua izan eta irribarre egizu,

Eztabaidatu aurretik,… arnastu.
Hitz egin aurretik, …entzun.
Gaitzetsi aurretik, … zeure burua aztertu.
Idatzi aurretik, …pentsatu.
Mindu aurretik, … sentitu.
Amore eman aurretik, …saiatu.
Hil aurretik,…BIZI ! ! !

Harremanik onena ez da akatsik gabeko pertsonak elkartzen dituena;
baizik eta ondokoen akatsak nahiz trebetasunak kontuan hartuta,

bizitzen ikasteko aukera ematen duena,

Zoriontsua izan nahi baduzu, norbait zoriontsua izatea lortu behar duzu.

Jaso nahi baduzu, zuk ere eman beharko duzu

Pertsona onez inguratu eta haietariko bat izan zaitez.

Share Button