Paola Klugek idatzitako ipuin honi esker ikasiko duzu zer egin tristura betirako bizilagun izango duzula uste duzunean.

menesianos“Nire amonak esaten zuen emakume bat triste zegoenean, egin ahal zuen onena txirikorda egitea zela. Horrela sentitzen zuen mina edo tristura ilean trabaturik geratzen zen eta ez zeukan bihotzeraino iristerik. Txirikorda egitea lan zaila zen eta kontu handiz egin beharrekoa tristura begietan sartzen bazen negarraraziko zizun. Ahoan ere ezin zen sartu gauza itsusiak edo gezurrak eginarazten zizkizulako. Kontuz ibili eskuetan ez sartzeko! ­esaten zidan amonak­ sukaldatzen duzuna erre dezakezulako. Izan ere tristura mingotsa izaten da. Triste zaudenean txirikorda egizu; mina ile artean utz eta iparraldeko haizeak gogor jotzen duenean askatu haize hots horrek tristura eraman dezan. Ilea gauza asko harrapatzeko sare modukoa da, erro sendoak ditu baina leuna ere bada.

Adi ibili tristurak ezustean ez harrapatzeko; nahiz eta bihotza apurturik izan. Tristura nagusitzen denean zure gorputz atal guztiek pairatu beharko dute. Txirikorda egizu! – esaten zuen amonak­ eta hurrengo egunean esnatzean konturatuko zara txirikordan sartuta indarra galtzen doala.” Paola Klug.

Share Button