MAITASUNA EDO EDERTASUNA

Zer da garrantzitsuena? Zer da lehengoa: arrautza ala oiloa? Maitasuna edo edertasuna?

Edertasunak maitemintzen nau ala maitemintzen nauena edertzat hartzen dut?
Maitasuna itsua dela diote; agian maitasunak irakasten digu besteek ezer ikusten ez duten lekuetan edertasuna aurkitzen. Maitasunari esker batzuek normaltasuna ikusten duten lekuetan gu edertasuna ikusteko gai izaten gara. Jainkoa (baita beste asko ere) gaixoekin maitemindu zen eta ikusi zuen gaixo horien atzetik oso edertasun erakargarria zegoela.

Share Button