Nekaturik eta larriturik zaudetenok zatozte nigana

Berrio-Otxoako DBHko ikasle batek proposaturiko bideoa.

Linkin Park taldearen kanta bat topatu dut; ez dakit zuek, baina nik neure burua ikusten dut bideoko pasarte askotan. Kantaren letra ere oso esanguratsua dela uste dut; hausnarketarako oso kanta egokia. Bertan bakarrik egon garenean edo bizitzako bolada txarra pasatzen ari garenean sentitzen dugunari buruzko hausnarketa dugu. Horrelakoetan gure buruan pisu handiko zerbait izango bagenu bezala sentitzen dugu; berdin dio zer egiten dugun, pisua arintzeko aukerarik ez dugula uste baitugu. Gainera, askotan pentsatzen dugu gertatu dena gure erruagatik izan dela eta horrek ez du laguntzen zama arintzen. Zoratzeko moduko boladak izaten dira horiek eta ezin diogula inori kontatu uste dugu; inork ez duela antzeko zerbait sentitu eta bakar-bakarrik gaudela sentitzen dugu; baina argi izan gauza bat lagun: ez zaude bakarrik!

Share Button