Nork dauka idatzita abesti edo olerki baten esaldia Whatsappen? Edo Instagrameko deskribapenean? Noizbait erabili duzu kasu horietan euskaraz idatzitako esaldi bat? Askotan, euskara eskolarekin lotzen dugu, eta ez bizitzako beste momentuekin. Zergatik ezin dugu erabili euskara horrelako kasuetan? Batek daki, horrelako gauza txikietatik hasi eta euskara gure eguneroko bizitzan erabiltzen amaitu dezakegu! Jarraian, Miren Agur Meaberen olerki bat irakurriko duzu. Gustatzen bazaizu, euskaraz olerki edo abesti gehiago bilatzea proposatzen dizut Instagramen argitaratzen dituzun hurrengo 7 argazki-oinetan idazteko.

Gogoratu: HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN EZ DAKITENEK IKASTEN EZ DUTELAKO, BAIZIK ETA DAKITENEK ERABILTZEN EZ DUTELAKO.

GAUA ETA GATZA
(Klimten Musua pinturari begira)
Miren Agur Meabe , 2008
Egunen batean esnatuko banintz, kasualitatez,
—kasualitate hutsez diot—,
zure besoen artean,
ez presarik izan, ez begiak ireki.
Emadazu pa masailean,
ez dira-eta urrun izango huntzorria, lore urrekarak
Emadazu musu eskuekin,
itsuka.
Garbitzaileen kamioiak eramango du,
benetako zaborrekin nahastuta,
gure gauaren zelofana.
Gatza emango dizut nik gosari,
urre zuria.
Gure bihotz pisuek flota dezaten, arindurik,
ezinaren bainuontzi erabilian.
Share Button

Gaurko egunean, hizkuntzek zeharkatzen dituzten muga geografikoei buruz hitz egingo dugu. Non pentsatzen duzu ikasten dela euskara? Esango zenuke Greziako edo Kolonbiako pertsona batek euskara ikasiko lukeela? Ikus dezagun erantzuna hurrengo bideoan!:

 

 

 

 

Share Button

Hurrengo bideoan Aitor Sarriegiren bertsoak entzungo dituzu. Entzun arretaz esaten duena. Zeri buruz hitz egiten du? Zer pentsatzen duzu honi buruz? Nola aldatu dezakegu egoera? Zer egin dezakezu zuk egoera hau aldatzeko? Egin hausnarketa txiki bat eta hitz egin honi buruz Euskara irakaslearekin.

BIDEO

Share Button

Martxoaren 19tik 23ra euskararen astea ospatzen dugu, horregatik, aste honetako maximen bidez euskararekiko daukagun jarrerari buruz hausnartzen eta jarrera hori aldatzen saiatuko gara. Gaurko egunean, eginkizuna zera izango da: hurrengo bideoa arretaz ikusi eta Kirmen Uriberen hitzei buruz pentsatu. Zer ikasi duzu? Kontaiozu Euskara irakasleari ikusten duzun hurrengoan.

PPT-LINK

 

Share Button

NOLA EGIN ZENUTEN?

Share Button

IKASI NUEN ETA ERABAKI EGIN NUEN

Walt Disney-ri egotzitako idazkia entzungo dugu. Bukaeran proiektatzea dago eta gehien gustatzen zaizuen esaldia aukeratu.

 

Share Button

#PorAdrian

Adrián.   Menesiano  Madrid.

#PorAdrian

https://www.youtube.com/watch?v=_G7TMis09Lc
Share Button
Share Button

TALDEAN OSPATU

Pékermanek gauza asko kontatzen dizkigu. Norekin egin genitzake?

Share Button

#NiUnaMenos

Share Button