Ikusi eban aitak eta erruki izan eban

Oraindino urrun egoala, ikusi eban aitak eta erruki izan eban, eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi jakon.

Aitak, ostera, esan eutsen morroiei: «Atara behingoan soinekorik ederrena eta jantzi egiozue; ipini eraztuna eskuan eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizendua eta hil; egin dagigun jai-bazkaria, nire seme hau hila egoan eta biztu egin da-eta, galdua egoan eta aurkitu egin dogu-eta».

Share Button