Giza Eskubideen Eguna

Giza Eskubideen Eguna abenduaren 10ean ospatzen da, 1948an Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuen egunean, hain zuzen ere.
Pertsona orok gizaki gisa dituen eskubideak aldarrikatzen ditu, alde batera utzita arraza, kolorea, erlijioa, sexua, hizkuntza, iritzi politikoa edo beste mota batekoa, jatorri nazionala edo soziala, posizio ekonomikoa, jaiotza edo beste edozein baldintza.
«Non hasten dira giza eskubide unibertsalak? Leku txikietan, etxetik hurbil, mapan agertzen ez diren leku hain hurbil eta txikietan. […] Leku horietan eskubide horiek ez badute ezer esan nahi, ez dute beste inon ezer esan nahi. Gure inguruan defendatzeko herritarren ekintza koordinaturik gabe, munduan aurrera egiteko dugun borondatea alferrikakoa izango da. » Eleanor Roosevelt

 

Share Button