Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta Joan, eta mendi garai batera eroan zituan eurak bakarrik. Eta antzaldatu egin zan hareen aurrean. Jantziak disdiratsu bihurtu jakozan, zuri-zuri, munduan inork jarri daikezan baino zuriago.
Orduan, hodei batek estaldu egin ebazan, eta ahots batek urten eban hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea. Entzuiozue».(Mk 9, 2-6)
Mes: febrero 2021
#MenetarraNaiz. Niko Urreta
ZUREKIN NAGO
Urrunetik lagundu behar dugun garai zail honetan:
Esker oneko oroitzapena maite ditugun pertsoneii.
Eskerrak une zailetan laguntzen eta eusten dutenei.
Muxu bat gure bihotzean gorde eta… honezkero Aitaren etxean daudenentzat.
ESATEN DUTE
Otsailaren 20an zure maskota maitatzeko eguna da Etxean maskota bat edukitzeak hainbat onura eskaintzen ditu. Alde batetik, zoriontsuago sentiarazten gaituzte, depresioaren aurka laguntzen dutelako, maitasuna ematen digutelako eta horrek gure neuronak aktibatzen dituelako. Animalien errespetuan hezten gaitu. Erantzukizuna hartzen dugu izaki bizidun batez arduratzeko.
Maskota askok, txakurrek adibidez, segurtasuna ematen digute, batez ere leku urrunxeago batean bizi bagara. Bakardadetik ateratzen gaituzte, bereziki adinekoei konfiantza ematen dien lagun leiala dira.
Dicen – ELE (Elena Iturrieta)
Jesusek Barri Ona iragarri zuen
Jesusek esaten zuen: «Bete da epea, eta hurrean da Jainkoaren erregetza. Bihozbarritu zaiteze eta sinestu barri ona» (Mk 1, 15)
#MenetarraNaiz. Bego Palacio
Abian da geroa
Poza handiagaz aurkezten deutsuet sortu dogun BIDEOa helburu solidariagaz Mugarik Gabeko Medikuentzat, Abian Da Geroa. Urte bateko lana izan da inor enteratu barik eta azkenez: HOR dozu. Klimako krisiari buruz eta behar dan alkar laguntza soluzio bat topatzeko da gaia.
Ikusiko dozuna eta abestia zuen gustokoa izan daitela eta gero libre zara parte hartzeko daroan helburu solidarioan. Eskerrik asko.
Juanjo Elezkano.
IREKI ITZAZU BEGIAK!
Otsailaren 14a San Valentin eguna dugu.
Beti ikusten dugu besteengan ez dugun zerbait.
San Valentin honek begiak irekitzen ditu. Ezagutu zure edertasuna. Izan ere, norbait maitatu ahal izateko, lehenengo urratsa nork bere burua maitatzea da!
Elkartasuna kutsatzea
“Elkartasuna kutsatzea” izenburua du igande honetan, otsailak 14, egingo den 2021eko Esku Batuen Kanpainak.
Mundua «XXI. mendeko lehen pandemian» murgilduta dago. Izen horrek baztertu egiten ditu hilkorragoak, iraunkorragoak eta askoz larriagoak diren pandemiak, hala nola gosea, pobrezia eta, historikoki, desberdintasuna. Bideoa batasunerako eta elkartasunerako deia da, eta Manos Unidasek mundua gizaki guztien etxea izan dadin egiten duen lana aurkezten du.