Zientzia nesken kontua ere badelako…

Otsailaren 11n Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna ospatzen da Zientzian.
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak agerian jarri asmo du, ahal duen neurrian, emakumeek zientziaren eta teknologiaren munduan egiten duten lana.
Batez beste, egunean artikulu bat ateratzen dugu: Katedrarentzat, egunero da zientziaren arloko emakume eta neskatoen eguna. Alabaina, emakume eta neskato horien eguna egunero izatea ez da inolako oztopoa Nazio Batuen egitasmoarekin bat egin dezagun eta guk ere Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna ospa dezagun.

Share Button

Lau osagai nire bizitzaren motxilan

Edurne Pasaban «14 zortzimilakoak» igo zituen lehen emakume alpinista izan zen. Alpinismotik ikaskuntza handiak atera zituen. Berarentzat, mendian funtsezko lau osagai daude, baina baita bizitzan guztiz beharrezkoak direnak ere: anbizioa, gainditzeko grina, autokonfiantza eta pasioa. Bere istorio inspiratzailea bere kirol balentrietatik haratago doa, guztiok gure bizitzan izan ditzakegun beldur, zalantza eta arazoen aurrean bere burua gainditzen duen istorioa da.

Share Button

Ahalik eta gehien eman duzue

«Jesusek hainbat gaitzen gaixo asko sendatu zituen» (Mk 1, 34)
Nola egon gaixotasun larria duen senide edo lagunaren ondoan? Lehenengo gauza hurbiltzea da. Sufritzen duenari ezin zaio urrutitik lagundu. Gertu egon behar dugu. Une bakoitzean behar duena eskaini. Pazientzia izatea. Bere ondoan geratu. Garrantzitsua da entzutea. Gaixoak barruan daramana kontatu eta partekatu ahal izatea: zapuztutako itxaropenak, kexak eta beldurrak, etorkizunarekiko larritasuna.

Share Button

#MenetarraNaiz. Maite Álvarez

Cruz Menesiana
“Grupos”, kanpamenduek, bizikidetzek, ospakizunek, Pazkoek, “SAL” GKEek,… menetar egiten naute

Share Button

Ahizpak gara, anaiak gara

Gaur, otsailak 2, Bizitza Kontsagratuaren Munduko Jardunaldia ospatuko da.
Egun horretan oroitzen ditugu, bereziki, mundu osoko erlijioso eta erlijiosoak, otoitzaren eta gizartearentzako zerbitzuaren bidez Jainkoari beren bizitza eskaintzen diotenak, mundu hobea eraikiz hezkuntzatik, osasunetik, pobreenen zaintzatik, pastoraltzatik parrokietan, askotan beren herrialdetik oso urrun, misiolari gisa.
Hauxe litateke aurtengo leloa: «Konsagratutako bizitza, anaitasunaren parabola zauritutako miunduan».
Gaur egun, horietako bakoitzagatik eskatzen dugu, batez ere gure Menetar anaiengatik, eta gazte asko egon daitezen Jainkoari «bai» esaten diotenak, erlijiosoak izanik zoriontsu bizitzeko.

Share Button

Gure etorkizunaren aldeko batzarrak

 


Otsailaren 4an Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ospatzen da, Osasunaren Mundu Erakundeak sustatuta
Minbizia pairatzen duenari ez ezik, bere ingurune hurbilenari ere eragiten dion gaixotasuna da. Horregatik, guztiok parte hartu behar dugu gai horretan. Hauxe litzateke 2021erako jardunaldiaren leloa:
«Elkarrekin, gure etorkizunaren alde».

 

Share Button