Haziak

«Jainkoaren erreinua gizonak lurrean hazia ereitean jazo ohi danaren antzekoa da: ha lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, harek zelan ez dakiala. Lurrak berez emoten dau frutua: lehenengo landarea, gero galburua eta, azkenean, alea galburua betean.
Zeren antzeko dala esango geunke Jainkoaren erreinua? Zein parabolaren bidez adierazo geinke? Mostaza haziaren antzekoa da: lurrean ereitean, hazi guztietan txikiena da; erein eta gero, ostera, gora egiten dau eta beste ortuari guztiak baino handiagoa egiten da; eta hain handiak diranez botaten dituan adarrak, txoriek habia egiten dabe haren kerizpean». (Mk 4, 26…)

Share Button