ALAITU, JAUNA ZUREKIN DAGO

Share Button

Kutsatzen den maitasuna

MOTA Irudikapena – Begiespena

MUSIKA La Misión – On Earth as It Is in Heaven

NOLA EGIN

Erlaxazio-irudikapenerako teknika aprobetxatuko dugu Eguberriaren misteriora hurbildu ahal izateko. Kontakizuna ezagutzen duzunez, artzainetako bat izango zara. Har ezazu oinarrizko jarrera.

Irudika ezazu artzaina zarela, zerupean egiten duzula lo, baina adi, ardiak zaindu behar dituzu eta. Izarrak zeruan, hotz egiten du agian… Baina ezin duzu lorik egin, kezkatuta zaude, abailduta. Oso pobrea zara, ez zara ardien jabea, ez duzu etxerik, ezta jatekorik; jendeak gaizki begiratzen dizu, mesfidantzaz eta arbuiatu egiten zaitu… Horrek guztiak bakar-bakarrik eta triste sentiarazten zaitu gauero (etenaldia)

Orduak aurrera doaz eta lo egin barik jarraitzen duzu, baina sentipen arraro bat duzu, azaltzen zaila baina berezia den zerbait. Altxatzen zara eta ikusten duzu inguruko beste artzainak ere zutitu, hitz egin eta abiatzen direla. Haiei lotzen zatzaizkie, ez dakizue zer gertatzen ari den, baina intuizioak itxaropena piztu dizue zuen barnean eta herrirako bideari ekitera bultzatzen zaituzte

Inguruetan, herrira iritsi baino lehentxeago, jendea dago gau askotan abereak utzi dituzuen leize batean. Bikote bat da, gazteak, baina emakumea ama izan da. Pena ematen dizuete, zuek baino pobreagoak eta zuek baino baztertuagoak direla iruditzen zaizue. Horregatik hurbildu eta lagundu egiten diezue. Pozik dirudite. Erditzearen arriskua pasatu da eta dena bide onetik doa. Irria kutsatzen dizuete, gerturatu eta haurtxoaren alboan esertzen zarete. Beti lastoa botatzen duzuen aska batean dago umetxoa! Umeari begira geratzen zarete. Haurtxoa hain da hauskorra ezen samurtu egiten zaituzten eta ezin diozuen begiratzeari utzi. Bertan gelditzen zarete, umeari begira eta guraso berriekin hizketan. Gutxi hitz egiten duzue, baina oso gustura sentitzen zarete. Umearen samurtasunak eraldatu egiten zaitu. Zergatia jakin gabe, gauaren larritasuna desagertu da. Nahi baduzu har dezakezu umea besoetan. Mariak baimena ematen dizu begiradaz. Zuk, ardiak eta ahuntzak besterik ezagutzen ez duzunez, zer egiten duzu haur jaio berri horrekin besoetan? (etenaldia)

Denbora aurrera doa, aro berezia, adiezina, magikoa da, baina joan egin behar zara. Umea askan utzita agur esaten diezu. Landetara doan bideari ekiten diozu, ardiak esnatzen hasi dira. Eguna argitu bitartean urruntzen zara. Zer gertatu den, zergatik ez dakizu, baina badakizu zerbait aldatu dela zure barnean, zugan bake eta zoriontasun berriak piztu direla, itxaropenak zure beldurrak aldatu dituela. Bizia ederra dela sentitzen duzu, merezi duela, artzain hutsa izanda ere haurtxoak eta haren familiak maite zaituztela eta sentipen horrek dena aldatu du. Gogoratzen dituzu, haiekin eman duzun denbora ere bai. Sentitzen duzu haiek zugan idatzi dutena ez dela inoiz ezabatuko. Zergatia ulertu barik, altxatzen duzu begirada, besoak zeru argira eta eskerrak ematen dizkiozu Jaungoikoari behin eta berriz.

Gogoeta

Azaldu sentitu edota irudikatu duzun zerbait, ahaztu nahi ez duzun zerbait.

Bestetik, Eguberriko egunetan eszena hau gogoratzera gonbidatzen zaitugu.

Share Button

ZER ESPERO ZENUEN

Something is wrong.
Instagram token error.

menejoven

Follow
1
Share Button

ZERTAZ DAMUTUKO ZARA?

Share Button

BIZITZEKO DENBORA, itxaropenez

Share Button

Automasajea

MODALITATEA Automasajea     EBAL

MUSIKA  Francisco Tárrega ­ Recuerdos de la Alhambra

GIDOIA

Zenbait minutu erabiliko ditugu oinarrizko jarrera hartzeko. Jarraian zehaztuko dena jarraitu ahal

izateko, premiazkoa da, zutik edo eserita egonda, bizkarra zuzen izatea. Jarrera egokiak  masajea

eraginkorragoa izatea ahabidetuko du. Halaber, gure arnasketari erreparatuko diogu eta sabeletik

egiten saiatuko gara. Has gaitezen:

­ Autoshiatsua burezurren oinarrian:  majase hau egiteko hatz lodiekin burezurra bilatu, okzipital

hezurraren ondoan; gainontzeko atzamarrak buruaren gainetik   gurutzatuko ditugu, horrela buru osoa

hartuko dugu. Ondoren, burua atzera botako dugu eta hatz lodiekin presio txikia eragingo dugu

burezurren zenbait puntutan. Hau egin bitartean astiro arnastu egin behar dugu. Zenbait segundotako

atsedenaldia hartuko dugu eta berriz ekingo diogu masajeari.

­ Masajea garondoan: autoshiatsua egiteko garondoa nahiz sorbalda igurtzi beharko ditugu, bi

eremuak alde berean. Errepikatuko dugu ondoeza desagertu eta giharrak guztiz erlaxaturik nabaritu

arte.

­ Masajea sorbaldetan: Masaje mota hau oso egokia da sorbaldak gogorturik dituztenentzat. Egiteko

lepotik besoaren hasiera arteko giharrak igurtziz  egiten da. Horretarako masajeatu nahi dugu aldeko

kontrako eskua erabili beharko dugu. Sorbaldan geneukan ondoeza arintzen dela nabaritzean, besteari

masajea emateari ekingo diogu.

Idatz dezagun

Automasajea eman ondoren, nabaritu al duzu aldaketa edota eraginik? Berehala nabaritzen al duzu

nekerik, giharrak ahiturik, buruko minik, …? Zer egiten duzu horrelako egoeretan?

Share Button

HORRELAKOA DA JAINKOAREN BIHOTZA

Share Button

ZER IZAN NAHI DUZU?

Share Button

ZAIN DAGOEN JENDEA

Share Button

IKUSTEN ZAITUT

Alethea Msharrek, zailtasunak dituen neskato baten amak, gutun bat idazten die guraso, hezitzaile eta edozein zailtasun duen edonor zaintzen duten pertsona guztiei…


IKUSTEN ZAITUT

Zure semea terapiara eramaten ikusten zaitut, zure lagunek seme-alabak futbolera edo balletera eramaten dituzten bitartean.

Elkarrizketatik ihes egiten ikusten zaitut, zure lagun guztiek lorpenak eta azterketa-notak dituztela uste dutenean.

Ekitaldi eta bilerekin malabareak egiten ikusten zaitut.

Ordenagailuan eserita ikusten zaitut ordu luzez, zure semeak zer behar duen ikertzen.

Ikusten zaitut aurpegi txarra jartzen jendea kexatzen denean txorakeriak diruditelako.

Pixkanaka desagertzen ikusten zaitut, baina zure familiagatik haratago joaten jarraitzen duzu.

Ikusten dut ahulezia-indarrak ateratzen dituzula amestu ere egiten ez zenuen indar batekin.

Zure semeari laguntzeko balio dioten irakasle, terapeuta eta profesional medikoekiko errespetua erakusten ikusten zaitut.

Goizean goiz jaikitzen ikusten zaitut, beste gau kaotiko baten ondoren dena berriro egiteko.

Amildegiaren ertzean zaudenean ikusten zaitut, bizitzeko borrokan.

Badakit ikusezin sentitzen zarela, inor konturatuko ez balitz bezala. Baina jakin ezazu ni konturatzen naizela.

Beti aurrera bultzatzen ikusten zaitut.

Zure seme-alabari etxean, eskolan, terapian eta sendagilean zaintzarik onena emateko ahal duzun guztia egitea aukeratzen ikusten zaitut.

Egiten duzunak axola du. Merezi du.

Beste minutu batez egin dezakezun galdetzen duzun egun horietan, jakin ezazu ikusten zaitudala. Ederra zarela jakin dezazun nahi dut. Jakin ezazu merezi duela. Jakin ezazu ez zaudela bakarrik. Jakin ezazu maitasuna dela garrantzitsuena, eta onena zarela horretan.

Eta hobekuntza bat ikusten duzun egun horietan, lan gogorrak saria duen eta arrakasta goza dezakezun une horietan, orduan ere ikusten zaitut, eta harro nago zutaz.

Gaurko eguna edozein dela ere, asko balio duzu, ondo egiten ari zara… eta ikusten zaitut.

Share Button