MODALITATEA Irudikapena Ebal |
MUSIKA Joaquín Rodrigo Concierto de Aranjuez – 2° Mov Adagio |
GIDOIAOinarrizko jarreran jarrita, irudikapena egiten prestatuko gara. Nahi dut zuk irudikatzea buru gainean oso izar polita duzula, argitasunez beterikoa, oso distiratsua. Nahi dut irudikatzea nola argi hori zugana jaisten den eta nola heltzen den zure bururaino. Orain nahi dut argi berezi hori zure buruan sartzea eta gorputz osotik hedatzea. Nabaritu nola argi zuri hori aurpegitik pasatzen den, nola ukitzen duen zure ilea, zure lepoa, besoak,…zure eskuetara ailegatu arte. Ondoren nabarituko duzu nola argi horrek zure atzamarrak betetzen dituen. Nabaritu nola argi hori bularretik pasatzen den, bizkarretik, tripatik, behera doa… hanketara ailegatu arte. Laster oinetara ailegatu da eta bertan behatzak argitasunez beteko ditu. Orain zure bihotz barruan begiratu, aztertu. Nabaritu nola argi horrek zure bihotza maitasunez betetzen duen.Zure ingurukoek maite zaituztela nabaritzen duzu. Zure bihotzeraino ailegatu den argi horri esker zuk ere ingurukoak maite dituzu, guztiak maiatzeko indarrak dituzu. Ailegatzen zaizun maitasuna hartu egiten duzu, zure gorputz osoan sakabanatu dena, eta irribarretsu agertzen zara, eskerrik asko esateko adierazten duzuna. Ailegatu zaizun argi hori mundu guztiari oparitzeko beharra duzu, pertsona desberdinak ukitzen imajinatzen duzu zeure burua, zure irribarrea ez ezik, maitasun berezi hori emateko asmoz.
|
HARA
Mailakako erlaxazioa
Mailakako erlaxazioa Jacobson II |
|
|
|
|
MUSIKA CHRIS SPHEERIS & PAUL VOUDOURIS – Enchantment |
|
|
GIDOIA Aulki batean eseri, eroso sentitu eta ez gurutzatu hankak. Arnasketa sakon osoa egin ezazu; astiro, inolako presarik gabe. Errepikatu. Ondoren gihar multzoak txandaka tenkatu eta lasaituko ditugu. Gihar bat tenkatutakoan, hau erlaxatuago dagoela nabarituko duzu; tentsioa eta erlaxazioaren arteko desberdintasuna kontuan izan. Denboraz, gihar zehatz bat tentsiorik duzun erraz nabarituko duzu eta horrela erraztasunez lortuko duzu erlaxatzea. Ez tenkatu multzo desberdinetako giharrik, arnasketari eutsi eta begiak itxi. Saia zaitez inolako pentsamendurik ez harrapatzen, burura heltzen bazaizkizu ez hartu, utzi joaten. Tentsio bakoitzak 5 segundo iraungo du, erlaxazioak beste. Zoaz zenbatzen “bat, bi,hiru…”
AMAIERA zure gorputz osoa erlaxaturik nabaritu behar duzu; hala ere, alderen batek oraindik tentsioa duela sumatzen baduzu ariketa errepikatzea daukazu. Gorputz osasuntsua eta energiaz beterik dugula eskertuko dugu. |
|
Arima osasuntsua gorputz osasuntsuan
MOTA Erlaxazio progresiboa |
MUSIKA Enchantament 2 |
NOLA EGINEseri eroso aulki batean, hankak gurutzatu barik. Egin, astiro, arnasketa sakon bat. Orain berriro. Gero, txandaka, gihar batzuk tenkatu eta erlaxatu. Hori egin ostean, giharra tenkatu aurretik baino erlaxatuago egongo da. Arreta giharretan bilduko dugu, nola tenkatu eta nola erlaxatu egiten diren sentituz. Apurka-apurka sumatuko dugu gihar jakin baten tentsioa eta, ondorioz, gai izango gara tentsio hori murrizteko. Lantzen ari garen giharrak bakarrik tenkatu behar ditugu, ez beste talde batekoak. Ez dugu arnasketa gelditu behar, ezta hortzak edota begiak estutu. Arnastu astiro eta erregulartasunez eta pentsatu soilik tentsio eta erlaxazioaren arteko desberdintasunean. Tentsio bakoitzak 5 bat segundoz iraun behar du; erlaxazio bakoitzak ere, 5 bat segundoz. Zenbatu “1, 2, 3…” Kontuz ibili behar gara lesioren bat edo giharrak zurrun baditugu. (Denbora gutxi baldin badugu, atalen bat ez dugu egingo)
AMAIERA: Gorputz osoa sentitu behar dugu erlaxatuta. Eskertu sentipen hori eta gorputz osasuntsua eta biziz beteta duzula. |
“BELDURRAREN ORDEZ MAITASUNA ZABALDU, GEHIAGO IRABAZIKO DUZU» (Juan María)
MOTA Irakurketa – entzuketaEbal. Hara |
MUSIKA Rene Aubry La Grande Cascade |
NOLA EGINJuan Mariaren astea prestatzen ari gara. Orain dela 200 urte baino gehiago bere ametsa martxan jarri zuen: eskola menetarrak Bretainian. Bere proiektuak gaur egun martxan dirau anai menetarrek munduan zehar egiten duten lanari esker. Urte asko igaro dira, baina bere gutun eta idatzi asko eta asko ditugu gordeta. Ezin dugu bere ahotsa entzun, baina bai bere hitzak irakurri, gaur egun ere gauza bera esango liguke eta. Bere berbak entzuteko, bihotzetik entzuteko, “oinarrizko jarrera” hartzea proposatzen dizuet eta guztion artean berak esandakoak irakurtzea. Ados?
|
Gogoeta:Zein esaldi nahiago duzu? Jakingo bazenu zure esaldiren bat 200 urte geroago gogoratuko dutela, zer idatziko zenuke? |
Bizia, bide ederra
![]()
MOTA Irudikatzea Evaluación Hara |
MUSIKA Moby Wait for me |
GIDOIAOinarrizko jarrera hartuko dugu (iraila 1): Aulkian eseriko gara, hausnarketa,… Oraingoan gure irudimena erabiliko bidaia polit bat egiteko, nik zenbait pista emango dizkizuet eta zuek horiek jarraituz bidaiaren protagonistak izango zarete. Imajinatu bidaia batetik zoazela, baso batera eramango zaituena, nahiko bide luzea da; hala ere bideari ekitea erabakitzen duzu leku interesgarri batera eramango zaituelakoan zaude..(isilunea) Basoaz, usainez,… gozatzen duzu; baian ohartu gabe bidea gero eta estuago da, gero eta oztopo gehiago aurkitzen dituzu,… sasiz beterik dago eta zenbaitetan itxiko dela ematen du. Hala ere jarraitzea erabaki duzu, oztopoei aurre egiten diezu, zenbaitetan lortzen duzu aurreratzea, baina oso neketsua da, indarrak ahitu zaizkizu. Duda batzuk piztu zaizkizu: eta esertzen banaiz? Hobe izango da buelta ematea? Ba al du zentzurik aurrera jarraitzeak? Horrelako duda asko dituzu baina aurrera jarraitzen duzu: .(isilunea). Sasiak desagertu dira, baina oztopo berri batzuk dituzu aurrean: haizea, hotza, auria,… Ilundu du eta ekaitz bortitza dakarrela dirudi. Hala eta guztiz ere hori ez da nahiko erronka baztertzeko.(isilunea) Basoa ilun dago, ia ez duzu ikusten baina haizeak zenbait ahots helarazten dizkizu. Hara zoaz eta bideari ekiten dioten kideak aurkitu dituzu. Erronka bera izatean elkartzen zaituzte eta horrek izugarri alaitu egiten zaituzte. Elkarrekin jarraitzen duzue. .(isilunea) Ekaitza pasatu da eta gailurra gertu duzuela ematen du, basoa atzen utzi duzue. Atsedena hartzeko une ailegatu da eta hodeiertzari begira zaudete. Oso paisaia ederra duzue aurrean, oraindik bustita zaudete baina zeruan eguzkia dago eta horrek berotuko zaituzte. Ez da batere erraza izan, oztopo ugari izan dugu bidean, askotan atzera egiteko gogoak piztu zaizkigu; baian ez dugu etsi, merezi izan du. Elkarrekin isiltasunean atsedenaldiaz, paisaiaz, lagunez,… gozatzen dugu. .(isilunea)
|
Idatz dezagunBidaia honetan bizi izandako zerbait idatzi nahi duzu? Ikasturte berri honen hasieran, bide berri baten hasieran, nola sentitzen zara? |
Oreka
![]()
“Pertsona isila izan gehiago entzun ahal izateko” (Rumi)
NIRE SAMURTASUNA OPARITU NAHI DIZUT.
MODALITATEA Masajea, bi pertsonak hirugarren bati emandakoa. |
MUSIKA Nightmares On Wax Les Nuits EBAL. |
GIDOIABesoetako masajea (bizkarrarena antzekoa da) GIDOIA eskuetako masajea (bizkarreko masajearen ezaugarriak gogoratu : ots.3)Pertsona bat eseriko da eta “oinarrizko jarrera” hartuko du masajea hartzeko. Bizkarra zuzen jarriko du, besoak luzatuko ditu eta arnasketari erreparatuko dio masajea hobeto hartzeko. Bere ondoan bi ikaskide egongo dira eta prestatuko dira beso banatan masajea emateko; 10 segundotan eskuak igurtziko dituzte berotu arte. Eskuak prest dituzuelarik, barnea prestatzeari ekingo diozue: zuen ikaskidea zaintzeko nahia, lasaitasuna “oparitzeko” nahia… zuen eskuek pertsona hori bedeinkatuko dutela pentsa dezakezue, gure eskuen bidez Jainkoak maitasuna zein ontasuna helarazten dizkigu. Prest zaudetela uste duzuenean masajea ematen has zaitezkete. Masajearen faseak: 1.- Besoa berotu, horretarako zuen esku-azpiak lagunaren besoetara hurbilduko dituzu, oso gertu baina ia ukitu barik. Horrela masajea hartuko duenak zuen eskuen hurbiltasuna nahiz beroz nabarituko ditu. Segundo batzuen buruan har iezaiozu besoa eta igurtzi. 2.- Besoa oratu. Besoa berotu dituzuenean, har iezaiozue beso bana eta hasi ferekatzen, oratu nahiko bazeniote bezala. Sorbaldatik hasiko gara, eskuetara heldu arte; amaituko dugu masajea atzamarrak ferekatuz. Hori guztia kontu handiz egingo dugu. 3.-Besoak eskobatu. Hartzailearen besoak hartu eta gorantz jarri; ondoren zuen esku-azpiak mugitu besoak eskobatu nahiko bazenute bezala, oso astiro. 4.- Energia emateko jar itzazu zure eskuak bere besoen gainean. Amaitzeko hartzaileak esango dizuen puntuan eskuak kokatu eta begi itxita horrela egon zenbait segundotan. Bitartean desio onena opa izan. Ez ahaztu lasai egon behar duzula, “maitasunez” beterik egon behar duzu hori guztia masajea hartuko duenari emateko. Hortaz, isiltasuna ez ezik, arnasketa ere kontuan hartu beharko dituzu ariketa egin eta hartu ahal izateko. |
Idatz dezagunNola sentitu zara? Guztiok besteen zainketak behar ditugu gure baitan daramagun politena kanporatzeko. Uste duzu zure ingurukoek zure zainketak, zure eskuak, zure irribarrea, zure hitza…behar dituztela ? Besteek euren baitan duten onena kanporatzen laguntzeko prest ikusten al duzu zeure burua? Nork laguntzen dizu zuri onena ateratzen? |
MOTA Irudikatzea |
MUSIKA AMELIE La Noyée |
NOLA EGINIrudika ezazu animalia bat (animaliaren nolakotasunak, bertuteak…)
Basoa zoragarri bat irudikatu (Etenaldia) apurka-apurka sarrerarantz hurbilduz zoaz.
Basoan zain duzu animalia bat. Begira iezaiozu arretaz (etenaldia).
Animaliak basoan zehar laguntzen dizu eta txokorik ederrenak erakusten dizkizu: ur-jauziak, aintzirak, kolore eta tamaina guztietako loreak, zuhaitzak… (etenaldia) Entzun basoko hotsak… usaindu bere lurrinak… ibili eta gozatu natura (etenaldia)
Orain animaliak erdialdean dagoen ehun urtetik gorako zuhaitzeraino zaramatza. Urte askotan zehar bildutako jakinduriaz eta energiaz, lurraz eta eguzkiaz beteta dago zuhaitza. Sekulakoa da. Begira iezaiozu eta hurbil zaitez zuhaitzera. Orain besarkatu eta konta iezazkiozu zure kezkak, sufrimenduak, haserreak, beldurrak eta tristurak. (etenaldia). Sumatzen duzu bideak eragin dizun nekea zuhaitzak berak nola hartzen duen, nola ematen dizkizun deskantsua eta bakea. Orain sentitu zure kezkak eta beldurrak desagertzen direla. Konfiantza, samurtasuna eta poztasuna agertzen dira. (Etenaldia)
Esker onez egiten diozu agur zuhaitzari eta jarraitzen duzu paseoan, baso zoragarri horri begira. (Etenaldia)
Basoaren mugaraino iritsi zara. Lagundu dizun animaliari ere eskerrak ematen dizkiozu eta agur esaten diozu.
|
| GOGOETA: Zer iradoki dizu bidaiak? Zein animalia irudikatu duzu? Zein bertute ditu? Idatzi bizi izan duzunaren oharren bat eta zein bertute izan ahal dituen animalia horrek. (Ikasleei lagunduko diegu ikusten aipatu dituzten animaliaren bertuteak haienak direla. Zailtasunak baldin badituzte animaliaren nolakotasunak aurkitzen, lagundu ahal diegu) |
MOTA Asnarketaren bidezko erlaxazioa |
MUSIKA Enchantement 1 |
NOLA EGINArreta jarri asnarketan. Orain asnarketa sentituko dugu. Egingo dugu nahi beste arnasaldi sakon, airea sudurretik hartuz eta sudurretik botaz. Arnasaldi horien ostean, erreparatu eta sentitu nola arnasten duzun normalean, arnasketa kontrolatu barik. (musika edo isilunea) Aldizkako asnarketa: (hobe musu zapia eskura edukitzea) Aldizka hartzen dugu arnasa sudur zulo bietatik. Horretarako sudur zuloak estaliko ditugu hatz lodiarekin eta hatz erakuslearekin. Hatz erakuslea altxatzen dugu eta airea hartu, gero estali eta lodia altxatuz airea bota. Hatz lodia altxatuta, airea hartzen dugu eta sudur zuloa estali, hatz erakuslea jaiki eta arnasa bota… Horrela hurrenez hurren, presarik gabe, sentitzen airea nola sartzen eta irteten den, bere tenperatura, bere indarra, eta erlaxatu egiten gara.
|
HausnarketaErlaxatuta sentitu zara? Zerk lagundu dizu gehien? Zerbait aipatu nahi duzu?
|
|
MOTA: Arnasketa |
|
NOLA EGIN Hiru arnasketa-mailak edo motak ezagutu eta 10 diafragma-arnasaldi egin. (puztukia) –Hiru mailak. Arnasketa osoa. Ariketa hau arnasketa hobetzeko erabiltzen da. Hiru mailatan bereiziko dugu arnasaldia: abdominala, torazikoa eta klabikularra. Ikasi behar dugu kontrolatzen airea biriketara sartzen eta biriketatik ateratzen eta bidaltzen nahi dugun lehenengo, bigarren edo hirugarren mailetara une bakoitzeko beharren arabera: 1. Abdominala erregulartasunez eta oxigeno gehiago behar dugunean. 2. Toraziko-abdominala, oxigeno beharra are handiagoa denean. 3. Klabikular-toraziko-abdominala, birikak erabat bete nahi ditugunean. Identifikatu ahal ditugu gorputz eta buruko sentipenak hiru arnasketa motei lotuta: Arnasketa abdominalak egonkortasun eta ongizate sentipenak sortarazten dizkigu. Beste biek, asaldura eta ezinegon egoerak. -Puztukia Ariketa honek diafragma giharra erabiltzen irakasten digu. Puztukia puztuko bagenu bezalakoa da ariketa hau: Arnasa hartzean, airea biriken azpiraino iritsi behar da sabela puztuz (puztukia); arnasa botatzean, sabela barnerantz sartu behar dugu (puztukia hustu egiten da). Sabelaldearen mugimendu hau, barnerantz eta kanporantz, diafragma giharrak eraginda da: uzkurtu egiten denean diafragma jaisten da, presioa egiten du sabelaren barnean eta kanporantz ateratzen du. Airea botatzean, giharra erlaxatu egiten da eta igo, eta sabela barnerantz sartzen da. Egin arnasketa mota hau 10 aldiz gutxienez.
|

