MOTA Arreta

MUSIKA    Chopin     Nocturno        edo      AMELIE La valse des monstres

NOLA EGIN  Arreta hotsetan jarriz

Oinarrizko jarrera hartuko dugu (iraila-1) eta saiatuko gara pianoko pieza honen nota guztiak entzuten. Gure arreta musikan eta bestelako hotsetan jarriko dugu. Entzun baino ez dugu egingo, ezer baloratu barik. Pentsamenduak baldin badatozkigu, pasatzen utziko diegu eta musikara ekarriko dugu berriro gure arreta.  Izan ere, pentsamenduak kontrolatzea lagungarria gertatuko zaigu geure bizitza gobernatzeko.

(musika edo isilunea)

Kanpoko hotsak ere entzungo ditugu hemendik aurrera, musika bigarren mailan utzita. Zaratak besterik ez dugu orain entzuten, horiek baloratu gabe, bakarrik gure arreta zer edo zertan biltzeko erabiliko ditugu. (musika edo isilunea)

 

Share Button

Entzun ezazu hurrengo kontaketa:                    EBAL

Irakasleak ikasleei esan zien zerrenda bat egiteko non munduko 7 gauzarik ikaragarrienak aipatzen ziren. Zerrenda amaitutakoan irakurtzeko esan zien. Salbuspen batzuk izan ezik, gehienek hurrengoak adostu zituzten:
1. Egiptoko piramideak
2. Taj Mahal
3. Rodaseko Kolosoa
4. Babiloniako loratgeiak
5. Erromako Koliseoa
6. Txinako Harresia
 
zazpigarrena zehaztu gabe zeukatenean, irakasleak ikusi zuen zerrenda entregatu gabe zeukan neska bat ixilik zegoela. Hori ikusita galdetu zion ea arazorik zuen zerrenda betetzeko. Neskak hurrengoa erantzun zion: Bai, ez dakit zeintzuk aukeratu munduan milaka gauza zoragarri baitaude”
 
Irakasleak erantzun zio: esan zer idatzi zuen, agian lagun diezazukegu:”
 
Nahiz eta oso urduri egon, zerrenda irakurtzen hasi zen:
1. Pentsatu ahal izatea
2. Hitz egin ahal izatea
3. Gauzak egin ahal izatea
4. Entzun ahal izatea
5. Lagundu ahal izatea
6. Otoitz egin ahal izatea
7. eta, nire ustez garrantzitsuena…maitatu ahal izatea.”
 
hau entzunda, gainontzeko ikasleak aho bete hortz geratu ziren….
 Oso erraza da gizakiak munduan zehaz egindakoa aztertzea eta miragarriak direla esatea, baina askotan Jainkoak eskaintzen dizkigunak baztertu egiten ditugu. Ikasturtea amaizten zaigu eta emaitzak, borrokak, esfortsuak,… batetzeko ordua heldu zaigu; baita gure esker ona erakustekoa ere. ESKERRIK ASKO JAUNA!!!

HARA saioetan lantzen zenuen oinarrizko jarrera hartuko duzue eta zenbait m inututan aukera izango duzue, musika entzun bitartean, ikasturte honetan zehar bizi izandako guztia eskertzeko. ESKERRIK ASKO!!!

 

 

OSTIRALA 20

ESKERRIK ASKO! Despistaos” taldeak abesti hau sortu zuen pertsona bati eskerrak eman nahi zizkiotelako. Pertsona horri esker gauza berri asko ezagutu zuten eta asko lagundu zien. Entzun ezazu, gogoratu aurten bizi izandako guztia eta eskertu.

Share Button

“Oinarrizko jarrera”

SINTONÍA iraila-1                                Ebal. Hara
Oinarrizko jarrera

MOTA Erlaxazioa
MUSIKA Maurice Ravel Pavane for a Dead Princess
NOLA EGIN (Beharreko prestakuntza hurrengo saioetarako)

Hara saioetarako sarrera:
Ikasturtea hasi berria dugu eta aurten esperientzia desberdin bat bizitzera animatu nahi zaituztegu. Gogoeta batzuk egiteko beste modu bat. Zuen barneko gauzarik baliotsuena aurkitzen, ezagutzen, sentitzen lagundu nahi dizuegu. Barnealde horrekin topo egiten lagundu nahi dizuegu. Hori dela eta, ildo horretan astean behin eta ikasgai jakin batzuetan gogoetaren bat egiteko asmoa dugu. Bide luze eta astitsua hasten dugu gaur, bide aberats eta pozgarria izango delakoan. Izan ere, gureganako bidea da, gure alde jatorrenetik besteekin elkartzera eta loturak sortzera eramango gaituen bidea hain zuzen ere.

Oinarrizko jarrera:
Gaur erlaxaziorako oinarrizko jarrera ikasiko dugu. Hurrengo saioetan erlaxatzen ikasiko dugu, gure irudimenaz bidaiatzen, arreta biltzen, geure burua zaintzen.

Prest zaudete? Gogorik ba al duzue? Guztiok ahalegindu beharko ginateke guzti-guztiok eroso sentitu ahal izateko. Erreza da eta merezi izango du.
Eseriko gara.
1. Hankak angelu zuzenean, oinazpiak lurrean, apur bat bereizita.
2. Bizkarra bizkarraldera egokitu, zuzen baina ez zurrun, lepoa pixka bat tenkatu, gure gainean puztuki bat balego bezala gure burutik emeki tiraka.
3. Besoak mahai gainean edo zintzilik albo banatan. Sorbaldak igo eta jaitsi bi aldiz.
4. Izan konfiantza, itxi begiak eta, ahal baduzu, ahaztu inguruko guztia (zarata, ahotsak, beste ikasgelak). Edozer gerta daiteke, baina zuk zeure baitan bildu ahal duzu arreta osoa.
Arreta jarriko dugu gure arnasketan:
5. Zeure arnasketa sentitu, aldatu barik, nola aire hotza sartzen den sudur zuloetatik eta nola irteten den, epel.
6. Arnasketa moteltzen, lasaitzen, sakonago egiten saiatu, baina esfortzu barik.
7. Arnasketa abdominala egin, hau da, airea hartuta, sabel aldera eraman eta horixe puztu, ez bularra.
8. Errepikatu behin baino gehiagotan arnasketa mota hori.
9. Arnasa hartu bitartean, ekarri gogora hitzen bat, eta errepikatu arnasaldi bakoitzean. Izan ahal da izen bat, aurpegi bat, kolore bat, sentipen bat… Adibidez, BAKEA, otoitz bat…
Badago, nahikoa izan da gaurkoz (laburregi izan bada eta denborarik baldin badago, berdin errepikatu ahal da zutik)
Hausnarketa

Oso erraza izan da, baina, nola sentitu zarete? Zailtasunik izan duzue? Interesgarria iruditzen zaizue bide berri hau ibiltzea?
Ariketa hau nahi duzuen guztietan egitera animatzen zaitugu, modu erraz eta diskretuan, zeure buruarentzat, metroan, etxean. Nahi baduzu, otoitz egiteko edo beste pertsonak gogora ekartzeko unea izan ahal da, arnasaldi bakoitzean Jauna, Aita edo pertsona horren izena errepikatuz.

Share Button

BAIEZKORTASUNEZ JOKATZEA ERABAKI AHAL DUT

May Jesus be the lighthouse who brings you safe to shore during these troubled times. Bro Jim Hayes (La Mennais Brothers. Liverpool).

Cuando la tormenta pase          (poema del cubano Alexis Valdés)
En Casa con Jesús y Juan María (Número 9)

HARA

MOTA Irudikapena

MUSIKA Adele Someone Like You!

NOLA EGIN (egokitu hartzaileen adinera)

Batzuetan gure gogoa pentsamendu ezkorrek trabatuta, ez aurrera ez atzera, gelditzen da (txarto egin nuena, edo sufritu nuen bidegabekeria, edo geroago egin beharko dudana eta kezkatzen nauena, edo pertsona hura… ez dut denborarik). Behin eta berriz itzultzen dira eta, hala ere, horrek ez digu irtenbiderik erakusten, baizik eta pentsamenduak lausotu eta gero eta ezkorrago bihurtu (ezin dut, ez dut balio, ez naute onartzen, begitan hartu naute, pertsona horrek… bizitza bera…). Ezkortasun hori, oinarriren bat izan arren, areagotu egiten da eta paralizatu egin gaitzake.

Orduan geure gorputza erlaxatzea lor genezake, baina horrela bakarrik agian ez ditugu ideiak geldiaraziko. Itoarazten gaituen kontu batean pentsatzeari utzi nahi diogunean, orduan hor duzu, burutik ezin kendu.

Ariketa honek pentsamendu eta gogoeta bide ezkorrak ordezkatzen ikasteko balio lezake.

Horretarako jakin beharko genuke geure buruan ezkortasun antzu eta obsesiboaren burrunba darabilgun, segidan horri aurre egiteko.

Agian orain ez gaude horrelako une batean, edo agian ez zaizue hori gertatzen. Hala ere, geure burua kontrolatzeko trebatuko gara pentsamenduek mendera ez gaitzaten:

Oinarrizko jarreran, arreta jarriko diegu gure pentsamenduei.

Une honetan larritzen gaituen zerbait gogoratuko dugu edo kezkatzen gaituen egoera bat irudikatuko (harremanak, akatsen bat, garrantzi handiko azterketa, partida bat, beldurra, konplexua sortzen digun zerbait, hurbileko norbaiten gaixotasuna, umilazioren bat…).

Sumatzen dugu nola sentiarazten gaituen horretan pentsatzeak. Saiatzen gara ikusten pentsatu dugunak laguntzen digun irtenbidea aurkitzen ala abaildu egiten gaituen. Ea berreraikitzera, laguntza eskatzera, haztera bultzatzen gaituen edo ahuldu, haserrarazi egiten gaituen.

Erabakia hartu behar dugu: gure pentsamendu ezkorrekin jarraitu ala pentsamendu horiek geldiarazi. (hiru modu)

  1. Ohartzen dut nire barnean pizten den argia, “berriro hasi naizela” eta ASKI DA oihukatzen dut. Oihuak berak izutu egiten nau, esnarazi eta kate jasanezin hori mozten du.

  2. Ordezkatu ideia horiek amets atsegin batekin. Irudikatu zeure burua nahi duzuna egiten: oporrak, zaletasunak…

  3. Errepika iezazkiozu zeure buruari lehengo egia baikorrak (une honetan nekez ikusten badituzu ere, lehen konbentzituta zeunden hori benetakoa, posible zela). “Izan konfiantza, dena konponduko da”, “adoretsua naiz”, “erratzeko eskubidea dut”, “merezi du”, “ez nago bakarrik”, “maitasuna beti da garaile”, “balio handikoa naiz”, “zaindu egiten naute”, “honetatik ere zerbait ona aterako da”, “ezerk ez nau Jaungoikoaren maitasunetik urrunduko (Rom 8)…

Gogoeta

Gogoratzen duzu kanalez aldatzera behartu zaituen egoeraren bat? Ba al dago “egia sakonen bat”? Gogoratu eta idatzi zure ustez bene-benetakoa den esaldi bat, zuretzat eztabaidaezina den egia bat.

Share Button

MODALITATEA Binakako masajea     Ebal

MUSIKA Silasire – Breathe

GIDOIA (gaurkoan txandak aldatuko dira, oraingoan eman zuenak hartuko du)

Bizkarreko masajea

Prestatzeko: masaje ariketa bat egingo dugu baina ariketak honek helburu bikoitza du: alde batetik, giharrak zaintzea eta bestetik, masajea jasotzeko gure eskuetan jarriko den pertsona hori gustura, maitatua, bedeinkatua… sentitzea da; hots, den bezain baliotsua sentitzea. Zenbaitetan ahaztu egiten dugu eta ondorioz beste pertsona batzuekin harremanak ditugunean zakarki jokatzen dugu. Oraingoan, berriz, gugan konfiantza duen norbait gure eskuetan jarriko da masajea hartzeko. Ondo baino hobeto egiteko prestatuko gara; saia zaitez hartzailearentzat benetako oparia izaten.

Masajea hartuko dutenek, oinarriko jarrera hartu eta saiatu behar duzue ahalik eta harkorren izaten.

10 segundotan eskuak igurtzi ondo berotu arte. Jarraian elkartu eskuak baina ukitu gabe, agian igurtzi ondoren sortutako beroa antzeman dezakezue. Eskuak nahiz zure barnea (zure ikaskide zaindu, lasaitzeko nahia…) prest dituzularik, ekin iezaiozu masajeari.  Masajea hartuko duena mahaian edo aulkiaren bizkarraldean jar daiteke.

Masajearen faseak::

1.- Bizkarra berotu: horretarako eskuak bizkar osotik pasatuko dituzu, indarrez baina minik eman barik. Beroketa amaitzeko zenbait txalo emango dituzu bizkar osotik.

2.- Bizkarra oratu: Behin bizkarra beroturik, oratu bizkarra plastilina izango balitz bezala, horretarako atzamar lodiez zirkuluak “margotu”. Kontuz ibili eta ez oratu bizkarrezurra; bizkarreko giharrak  baino ez dituzu oratu behar.

3.- Bizkarra eskobatu: aritu eskobatzen egongo bazina bezala.

.- Eremu bat bereziko zainduko dugu: Amaitzeko kokatu eskuak hartzaileak zehaztuko dizun eremuan eta bertan izan minutu erdiz. (ez badizu zehazten amaitutzat eman dezakezu)

5.-Irteera: utzi zenbait minutu emandako masajeak eragina izan dezan eta hartzaileak zure zainketak esker ditzan.

Ez ahaztu konektatutik egon behar duzula, lasai eta “maitasunez” beterik; zure helburua bakea helaraztea da, baita beste pertsonarekin konektatzea ere. Beraz, ariketa egiteko eta hartzeko isiltasuna beharko duzu.

Idatz dezagunMasajea ematean edo jasotzean, nola sentitu naiz?
Share Button