BELDURRAREN AURREAN MAITASUNAK IRABAZ DEZALA!

Baixo, DBHko ikaslea naiz eta gustatuko litzaidake «Rap contra el racismo» kanta jartzea. Oso kanta ezaguna da eta merezi duelakoan nago Hementxe duzuen linka  🙂

TEXT LINK.

Me-note: Zer iradokitzen dizu kanta horrek? Zein esaldi edota ideia azpimarratuko zenuke? Atzerritarrez hitz egin beharrean, klaseko ikaskideez mintzatuko bazen, zer abestuko zuen?

Share Button

LOVE ME EGAIN

Zenbait pertsonari ez zaie “love me again” esan behar. Logika edota akats gainetik ere maite gaituzte.. Jesusek azaldu zigun Jainkoa horrelakoa zela, gu besarkatzeko irrikitan dagoen aita on bat bezalakoa. Uler dezagun mugarik gabeko maitasuna eskaintzen digula, nahiz eta zenbaitetan zuzen ez jokatu, behin eta berriz huts egiten badiogu ere.

Me-note: Norbait mindu ostean, nola sentiarazten zaitu besarkada batek?

Share Button

ITXAROPENTSU JOKATU

Asko dira arrazoiak adoregabetzeko, asko dira gauzak ilun eta itsutsi ikusten dituztenak, baina seguraski zugandik gertu izango dituzu irribarre egiten duten pertsonak, ilusioa zabaltzen dutenak. HAIENGANA HURBILDU eta ezkortasuna baztertu.

«Jainkoa ez da hildakoen Jainkoa, bizirik daudenena baizik.”(Lc 20,38) Berarentzat guztiok bizirik gaude eta beti daude

arrazoiak itxaropentsu jokatzeko, baita hil ondoren ere. Hortaz, alai zaitez, itxaropentsu jokatu, konfiantza zabaldu eta

zenbaitek zugana joko dute.

Me-note: Nola sentitzen da jendea zurekin egon edo hitz egin ondoren: alaiago edo goibelago?

Gutxi barru Juan Mariaren astea ospatuko dugu, prestatu jostagarri bezain kutsagarria den dantza bat   😉

Share Button

MAITASUNEZ/UMOREZ EGINDAKO GAUZAK

(DBHko ikasle batek proposaturikoa) zer iruditzen zaizu aste berri honi irribarre handi batez hasiera ematen badiogu? Egun atsegina izaten lagunduko digu eta umore onez ibiliko gara; bide batez, gure ingurukoek nabaritu eta eskertuko digute. Egunak eman ditugu maximen inguruan hausnarketa egiten; oraingoan, berriz, bideo bat ikusiko dugu. “Risoterapia” delakoa modan jarri da azken urte hauten oso teknika erabilgarria baita arazoak baztertzeko nahiz pozik bizi ahal izateko. Uste dut lagungarria gerta dakizuekeela.

 

Nori eragingo diozu barrea?

Share Button

EZ ETSI, BADUZU NORK LAGUNDU

Inoiz gauzak bertan behera uzteko gogorik sentitu al duzu? Inoiz sentitu duzu ez duela merezi?,…Horrelakoetan zerk lagundu zizun aurre egiten?
Egun batean Juan Mariak hauxe idatzi zuen:

Batzuetan, nekeak eraginda, bidean gelditzeko zorian egon naiz, bidaiariei gertatzen zaien bezala hotz batek harrapaten dituenean. Baina azkenean Jainkoaren eskuak esnatu egin nau, berpiztu nau, eta bi anaiak, lortu nahi zuten helmugara heldu dira, ondo ala gaizki.” (JMª)

Zer iradokitzen dizu? Lagunduko digun esku magikorik ez dago, baina barneko indarra nabaritu ahal dugu eta horri esker bidean jarraitzeko behar besteko kemen lortzea daukagu.

Share Button

ZURE USTEZ ZUZENA DENA DEFENDATU

gaur egun pertsona prestua izatea ez da modan dagoen kontua. Nola esaten diozue koherentea denari, zuzena denari? Erraza al da horrela izatea?

Me-note: Zer deriotzue horrelako pertsona bati?

Share Button

MAITASUNAK GAUZAK ALDATU AHAL DITU

Zure nortasuna aldatu nahiko zenuke? Zure nortasunaren ezaugarriren bat atsegin ez baduzu ere, ezin izan duzu ezer egin hori baztertzeko edo zuzentzeko?

Atzoko Ebanjelioaren mezua ez zen Jainkoa etorri zela laguntzera, edota konponbiderik ez duena aldatzera. Berak oso erraza bezain zaila ematen duen trikimalilu bat proposatzen digu: bide bikoitza da non jakin badakigu maite gaituztela eta era berean, guk ere maitatzeko prest gauden. Aldatu ezin daitezkeen egoeren aurrean, trikimailu honek besteengan konfiantza nahiz maitasuna jartzen laguntzen digu: Horixe da trikimailua, gauzak aldatzeko eskaintzen duen bidea.

Me-note: Zer deritzozu trikimailu honi? Zure bizitzarako baliagarria izan daitekeela uste duzu?

Share Button

MOTA Arreta

MUSIKA    Chopin     Nocturno        edo      AMELIE La valse des monstres

NOLA EGIN  Arreta hotsetan jarriz

Oinarrizko jarrera hartuko dugu (iraila-1) eta saiatuko gara pianoko pieza honen nota guztiak entzuten. Gure arreta musikan eta bestelako hotsetan jarriko dugu. Entzun baino ez dugu egingo, ezer baloratu barik. Pentsamenduak baldin badatozkigu, pasatzen utziko diegu eta musikara ekarriko dugu berriro gure arreta.  Izan ere, pentsamenduak kontrolatzea lagungarria gertatuko zaigu geure bizitza gobernatzeko.

(musika edo isilunea)

Kanpoko hotsak ere entzungo ditugu hemendik aurrera, musika bigarren mailan utzita. Zaratak besterik ez dugu orain entzuten, horiek baloratu gabe, bakarrik gure arreta zer edo zertan biltzeko erabiliko ditugu. (musika edo isilunea)

 

Share Button

NIRE ANAI – ARREBA DELAKO


Zenbait gauza ez ditugu egiten dirua lortzeko, baizik eta nahi dugulako edota maitasunagatik. Gauza horiek maitasunagatik egiten ditugu, nahiz eta zenbaitetan zailtasunak topatu,… gauza horiek egiten ditugu sentitzen badut bestea nire ANAI-ARREBA delako.
Zergatik ez zuen kazetari honek Calcutako Teresaren lana ulertzen?

Share Button

DAUKAGUNA GARAIZ BALIOETSI DEZAGUN

Hausnarketarako (kantarekin batera hauxe duzu Bigarren Hezkuntzako ikasle batek proposaturikoa)
– Zenbaitetan gauza baten balioari erreparatu egiten diozu galdutakoan, inoiz gertatu al zaizu?
– Ondo, umore onez zaudenean ez duzu pentsatzen “zein ongi nagoen gaur”, baina gaizki zaudenean, berriz, bai gogoratzen duzula ongi zeundean.
“DAUKAGUNA BETI KONTUAN IZAN HEHAR DUGU, BETI BALIOETSI BEHAR DUGU, EZ BAKARRIK GALDU EGITEN DUZUNEAN ETA HORREN PREMIA NABARITZEN DUZUNEAN”

Share Button