Guztiok ditugu zuzendu beharreko akatsak; hala ere askotan besteenak baino ez ditugu ikusten. Gurea baino atseginagoa den bizitzarik desiratzea ere erraza omen da. Ematen du Jainkoak gauzak aderantziz ulertzen dituela. Utz dezagun Berak gu epaitzen eta irabazle aterako gara..
Sin categoría
DUZUN ONENA BESTEENGAN EREIN, HORIXE BAITA AURKITUKO DUZUNA.
Pentsatu zein pertsonak hartu zaituzte ongi, begirunez, maitasunez,… zugan sinestu dutenak. Nola tratatu dituzu? Xehetasunik gogoratzen al duzu?
MEREZI DUENA ZAINTZEAK BETI DU EMAITZA ONA
ITXAROPENA+ADIZKIDETASUNA+BARKAMENA+ERRESPETUA+ZINTZOTASUNA+IRAUNKORTASUNA =:)
Zein da zure indargunea? Zein da baztertzen duzuna?
EMATEA JASOTZEA BAINO ATSEGINAGOA DA
Zer iradokitzen dizu saio honek? Nola sentitu dira ume hauek? Haiek egiten dutena elkarbanatzea baino gehiago da, oparia egiten dute, nahiz eta hartzaileak gutxi daukan eskertzeko; irribarre xume bat baino ez baitu eskeintzeko. Guztiak pozik daude, egiten dutenarekin pozik daude; baina egun batean pertsona batek esan zien egiten zutena tuntunena zela; emateak ez duela zentzurik ez baduzu ezer jasotzen. Pertsona horren arabera hobe da gauzak pilatzea eta norberak ikusi behar duela zelan moldatu eta sorte txarra badu ba, hor konpon! Horrelakoetan alaitasuna lausotu egiten da; hori bat mila gauzaren jabe gara.
Justiziari laguntzeak ilusio egiten dizu?
Jainkoak zuzentasunez jokatzen du, bere modura, gure eskuen bidez; agian esku traketsak, zenbaitetan egoistak,… baina Jainkoak gure laguntza baino ez dauka Justizia irabazle atera dadin. Justiziari laguntzeak ilusio egiten dizu? Nondik has zintezke?
URRIAK 18, FEDEA + CARITATEA = MISIOA
Matematika eragiketa erraza da, oso batuketa erraza. Beste era batera ere idatz liteke: “sinestea” + “gauzak maitasunez egitea” “konfiantza izan eta behar duenari zure laguntza eskaini”,….
Baina eguneroko errealitateak erakusten digu lelo bat baino askoz gehiago badela.. Zenbait lurraldetan misiolari daudenek eguneroko lana, aurkitzen dutena nahiz lortzen laguntzen dutena erakusten dizkigute.
MAOren miraria VIDEO.
Istorio osoa (15 min.) baliabide gehiagorako DOMUND
Juliarentzako hitzak
Juliarentzako hitzak ( J.A. Goytisolo)
![]()
Nola sentitu zara poema irakurtzean? Aukeratu gogokoen dituzun bertsoak
GAUZA GUZTIEK DAUKATE ALDE ON BAT
(DBHko ikasle batek proposaturiko bideoa)
Geure buruarengan sinestu behar dugu, zenbaitetan gauzak bertan behera uzteko gogoak ditugu baina bizitza aurrera doa: Bizi zaitez azken eguna izango balitz bezala.
Zer egingo zenuke jakingo bazenu hiltzear zaudela?
Patricia San Pedrok ateratako ondorioak:
-Norbaiti zure laguntza eskaintzeko aukera baduzu egizu, hori bezalakorik ez baitago.
-Ilea, besoak,… baino askoz gehiago zara; ez ahaztu:asko balio duzu!
-Gure bizitza kontrolpean izaterik ez dugu; bizitzan zehar gertatzen diren gauzak berriz, bai ahal ditugula kontrolatu.
-Gaixotasunak ez du txarra izan behar; emaiozu buelta eta alde positiboa bilatu. Izan ere gauza, gertaera guztiek badute alde on bat.
ANAIA-ARREBA bihurtzen gaitu.
Barkatu ostean maite zaituenak EZ DAUKA PAREKORIK.
Gure artean, gehien maite dugun jendearekin ere, akatsak izaten ditugu. Zenbaitetan nahi gabe gertatzen dira, gaizki ulertuak izaten dira. Huts egitetik sortzen dira, baita berekoikeriak sortutakoak ere. Zenbaitetan gauzak gaizki egiten ditugu eta horrek ingurukoak mintzen ditu. Geure baitan dugun txarrena ateratzen den neurrian, geure burua ere mindu egiten dugu.
Akatsa onartu, beste baten konfiantza berreskuratzeko lan egin, apurtutakoa berriz konpontzeko konpromisoa hartu, harremanak konpondu eta sendotzeko gertatutakoari buruz mintzatu, gauzak ondo egiten ikasi,… hori guztia egin nahi dut aintzat hartzen zaitudalako eta zure barkamena behar dudalako.
Me-Note Gogoratzen duzu noiz apurtu zen pertsona batekin (familia, lagunak,…) zeneukan harremana? Arazoa konpondu zenuten, harremanak sendotu ziren? Nola?

