Jauna, ¿noiz ikusi zintugun gose eta jaten eman genizun; egarri eta edaten eman genizun?
Noiz ikusi zintugun bidean eta aterpea eskaini genizun? Biluzik eta arropa jantzi genizun? Noiz ikusi zintugun gaixorik eta bisitan joan gintzaizkizun?. Eta Erregeak erantzungo die: nire anai-arreben txikienekin egin zenuten bakoitzean nirekin egin zenutela ziurtatzen dizuet”
Berak zure bizitzan sartu nahi du, gure historioan, baita gure munduan ere. Horretarako bere argia eskaini nahi digu, ateak zabaldu nahi ditu, itxaropena helarazi nahi digu,… Baina ez du oztopo izan nahi, horregatik baimena eskatzen dizu. Harrera adeitsua egin diezaiogun, bidea erraztu diezaiogun.
DBHko ikasle batek proposaturiko bideo honetan Yuyak alaitu nahi gaitu bere bizitzaren pasarte bat kontatuz. Zer da gehien gustatu zaizuna? Zein izan da deigarriena?
Pedro Gª Aguado ezagutzen al duzu? Waterpoloon, Espainiako Selekzioan, jokatzen duen kirolari bikaina da. Risto Mejidek elkarrizketa hau egin zion eta zera kontatu zuen:
Abendualdia hasiberria dugu, itxaroteko garaia, baita ametsak eta lagunak zaintzekoa ere. Egun hauetan bereziki erne egon behar dugu bizitzak oparitzen digun guztiaz gozatu ahal izateko. Murgil zaitez eta bizitzaz gozatu!
Jessen gurasoek nahi dute alaba Indiako neska arrunta izatea (Parminder Nagra), baina bere nahia ez da hori. Berak futbola gogoko du eta nagusitan Beckam bezala jokatu nahi du, eta egunen batean Manchester Unitedeko izar bihurtu nahi du. Julesek (Keira Knightley), bere adineko neska batek, bertako emakumeentzako futbol taldean parte hartzeko gonbidapena egin dio. Jessek goi mailako ikasketak egin beharrean, futbolean jokatu nahi du eta horixe da, hain zuzen ere, gurasoek ulertzen ez dutena. Gurasoei gustatuko litzaike Jesse Pinkyren antza izatea; hots, ahizpa nagusia bezalakoa izatea. Pinky gutxi barru ezkonduko da eta seme-alabak izango ditu. Gainera hau gutxi izango balitz, Jess futbol taldeko entrenatzailearekin maitemindu da.
Ikusi hurrengo eta esan familiaren zein balore nagusitzen dira?
LAGUNTZEKO: aurreiritziak, kultura jakin bateko familiaren irudia, balorea, ,… seme-alaben ametsak eta gurasoen nahiak, norberaren nahiak edota ametsak oztopatzen dituzten ohiturak, seme-alabak heztean dauden konbentzionalismoak,…