Beckam izan nahi dut

Jessen gurasoek nahi dute alaba Indiako  neska arrunta izatea (Parminder Nagra), baina bere nahia ez da hori. Berak futbola gogoko du eta nagusitan Beckam bezala jokatu nahi du, eta egunen batean  Manchester Unitedeko izar bihurtu nahi du. Julesek (Keira Knightley), bere adineko neska batek, bertako emakumeentzako futbol taldean parte hartzeko gonbidapena egin dio. Jessek goi mailako ikasketak egin beharrean, futbolean jokatu nahi du eta horixe da, hain zuzen ere, gurasoek ulertzen ez dutena. Gurasoei gustatuko litzaike Jesse Pinkyren antza izatea; hots, ahizpa nagusia bezalakoa izatea. Pinky gutxi barru ezkonduko da eta seme-alabak izango ditu. Gainera hau gutxi izango balitz, Jess futbol taldeko entrenatzailearekin maitemindu da.

Ikusi hurrengo eta esan familiaren zein balore nagusitzen dira?

LAGUNTZEKO: aurreiritziak, kultura jakin bateko familiaren irudia, balorea, ,… seme-alaben ametsak eta gurasoen nahiak, norberaren nahiak edota ametsak oztopatzen dituzten ohiturak,  seme-alabak heztean dauden konbentzionalismoak,…

Share Button

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.