AUDITORÍA (completar por el educador)
MANTRAK, BARNERAKO BIDAIA
AUDITORÍA (completar por el educador)
MODALITATEA Mantra EBAL
MUSIKA Pavana
Hinduismo eta budismo bezalako ekialdeko erlijioek pertsonaren barnea hobeto ezagutzen laguntzen duten zenbait teknika erabiltzen dituzte. Horietako bat MANTRAK dira.
Mantra hitzak zera esan nahi du: “adimenaren askapena”. Beraz, mantrak gure adimena nahasten duten pentsamenduetatik askatzen laguntzen digu.Mantra bat silaba, esaldi edo testu luze batean datza. Hauek ozen irakurtzeak edota errepikatzeak kontzentrazio sakon batera eramaten zaitu.
Adibidez, Tibeteko budismoan “om mani padme hum” mantra erabiltzen da bihotz onekoak eta errukitsuak izan nahi dugunean. “Ohm” hitz sakratua ere erabiltzea duzu, saiatu nahi duzu?
Orain ikusiko dugu nola geuk ere teknika hauek erabili ahal ditugun geure barnean, geure barneko tenpluan, sartzeko. Tenplu horretan egonda geure burua aurkituko dugu eta lasaitasunez Jaingoikoarengana jo dezakegu.
(Oinarrizko jarrera)
– Eseri zaitez eroso eta bizkarra aulkiaren bizkarraldean ondo kokatu. Eskuak hanketan ipinita dituzularik, erlaxa itzazu zure giharrak. Itxi begiak eta burua tente izan.
– Aurreko saietan egin duzun bezala, nabaritu nola erlaxatzen den arnasketa. Erreparatu iezaiozu sudurretik sartzen den aireari., nola aire horrek zure gorputza elikatzen duen.
– Orain, begiak zabaldu gabe, “Señor, tu eres mi refugio” esaldia (edo zuk nahiago duzun esaldia edota hitza) errepikatuko duzu. Zenbaitetan errepikatu, oso astiro. Esaldi horri erreparatu; imajina ekaitz bortitz batean babesa behar duzula eta aterpe batean sartzen zarela. Bai gozo egoten dela hor barruan!
– Errepikatu esaldi hori, baina oraingoan soinurik ekoiztu gabe egingo duzu. Arnasa hartzean esaldia errepikatu, astiro egin eta zenbait minututan errepikatu. Arreta galtzen baduzu, lehen ekaitz erdian erabili duzu aterpera bueltatu eta berriro hasi.
Orain, poliki, begiak ireki eta esperientzia ebaluatuko dugu, nola sentitu garen komentatuz.
EGUNERO BERRIZ HATEKO AUKERA DUZU.
AUDITORÍA (completar por el educador)
DBHko ikasle batek kanta hau jartzeko esan digu; bere ustez mezurik duen kanta baita.
Zein da ikasleak aurkitu duen mezua?
Dani Martinek dioen bezala, erraza izaten da zerotik hastea, lortu ahal dugu, baina ez da magiaren bidez lortzen den zerbait. Beraz, hausnar dezagun une batez::
Zein opari jasotzen dut egunero? Zaindu egiten ditut?
Puntu bakarra da, baina puntu hau da.
AUDITORÍA (completar por el educador)
HORRELA ATSEGIN ZAITUT
AUDITORÍA (completar por el educador)
Hemen da. Ezagutzen duzu?
FAMILIAN ZAINTZEN GARA
ITXAROPENA JAIO DA
AUDITORÍA (completar por el educador)
Kutsatzen den maitasuna
AUDITORÍA (completar por el educador)
|
MOTA Irudikapena – Begiespena |
|
NOLA EGIN Erlaxazio-irudikapenerako teknika aprobetxatuko dugu Eguberriaren misteriora hurbildu ahal izateko. Kontakizuna ezagutzen duzunez, artzainetako bat izango zara. Har ezazu oinarrizko jarrera. Irudika ezazu artzaina zarela, zerupean egiten duzula lo, baina adi, ardiak zaindu behar dituzu eta. Izarrak zeruan, hotz egiten du agian… Baina ezin duzu lorik egin, kezkatuta zaude, abailduta. Oso pobrea zara, ez zara ardien jabea, ez duzu etxerik, ezta jatekorik; jendeak gaizki begiratzen dizu, mesfidantzaz eta arbuiatu egiten zaitu… Horrek guztiak bakar-bakarrik eta triste sentiarazten zaitu gauero (etenaldia) Orduak aurrera doaz eta lo egin barik jarraitzen duzu, baina sentipen arraro bat duzu, azaltzen zaila baina berezia den zerbait. Altxatzen zara eta ikusten duzu inguruko beste artzainak ere zutitu, hitz egin eta abiatzen direla. Haiei lotzen zatzaizkie, ez dakizue zer gertatzen ari den, baina intuizioak itxaropena piztu dizue zuen barnean eta herrirako bideari ekitera bultzatzen zaituzte Inguruetan, herrira iritsi baino lehentxeago, jendea dago gau askotan abereak utzi dituzuen leize batean. Bikote bat da, gazteak, baina emakumea ama izan da. Pena ematen dizuete, zuek baino pobreagoak eta zuek baino baztertuagoak direla iruditzen zaizue. Horregatik hurbildu eta lagundu egiten diezue. Pozik dirudite. Erditzearen arriskua pasatu da eta dena bide onetik doa. Irria kutsatzen dizuete, gerturatu eta haurtxoaren alboan esertzen zarete. Beti lastoa botatzen duzuen aska batean dago umetxoa! Umeari begira geratzen zarete. Haurtxoa hain da hauskorra ezen samurtu egiten zaituzten eta ezin diozuen begiratzeari utzi. Bertan gelditzen zarete, umeari begira eta guraso berriekin hizketan. Gutxi hitz egiten duzue, baina oso gustura sentitzen zarete. Umearen samurtasunak eraldatu egiten zaitu. Zergatia jakin gabe, gauaren larritasuna desagertu da. Nahi baduzu har dezakezu umea besoetan. Mariak baimena ematen dizu begiradaz. Zuk, ardiak eta ahuntzak besterik ezagutzen ez duzunez, zer egiten duzu haur jaio berri horrekin besoetan? (etenaldia) Denbora aurrera doa, aro berezia, adiezina, magikoa da, baina joan egin behar zara. Umea askan utzita agur esaten diezu. Landetara doan bideari ekiten diozu, ardiak esnatzen hasi dira. Eguna argitu bitartean urruntzen zara. Zer gertatu den, zergatik ez dakizu, baina badakizu zerbait aldatu dela zure barnean, zugan bake eta zoriontasun berriak piztu direla, itxaropenak zure beldurrak aldatu dituela. Bizia ederra dela sentitzen duzu, merezi duela, artzain hutsa izanda ere haurtxoak eta haren familiak maite zaituztela eta sentipen horrek dena aldatu du. Gogoratzen dituzu, haiekin eman duzun denbora ere bai. Sentitzen duzu haiek zugan idatzi dutena ez dela inoiz ezabatuko. Zergatia ulertu barik, altxatzen duzu begirada, besoak zeru argira eta eskerrak ematen dizkiozu Jaungoikoari behin eta berriz. |
|
Gogoeta Azaldu sentitu edota irudikatu duzun zerbait, ahaztu nahi ez duzun zerbait. Bestetik, Eguberriko egunetan eszena hau gogoratzera gonbidatzen zaitugu. |
JAINKOA HORRELAKOA DA
AUDITORÍA (completar por el educador)

