Hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta honen anaia Joan eta mendi garai batera eroan zituan aparte. Eta antzaldatu egin zan hareen aurrean: aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon eta jantziak argia baizen zuri. Haretan, Moises eta Elias agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.
Orduan, Pedrok esan eutsan Jesusi:
– «Jauna, bai ederto gagozala hemen! Gura badozu, hiru txabola egingo ditut: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
Berbetan ziharduala, hodei argi batek estaldu ebazan, eta ahots batek esan eban hodeitik:
– «Hauxe da nire Seme maitea, berau dot atsegin. Entzuiozue». (Mt 17)
Domeka honetan, Ebanjelioak Jesus mendi altu batera bere hiru dizipulurekin nola joan zen kontatzen du.
Jesusek, guk bezala, noizean behin naturara hurbildu behar zuen, leku lasai batera, atseden hartzeko, otoitz egiteko, Jainkoari, bere Aitari entzuteko.
Bere Aita Jainkoarekin Jesusentzat izandako topaketa hau oso garrantzitsua izan zen… horregatik dio itxuraldatu zen ebanjelioak. Hitz zail samarra da, Jesus kanpotik eta barrutik bete zuen zerbait argitsua.
Hain aldaketa handia zen, non bere lagun Pedro, Santiago eta Juanek nabaritu egin zuten eta, handik denbora askora, Jesusen beste dizipuluei kontatu zieten…
Bideoa ikusten dugu, eta, ondoren, honako hauek parteka ditzakegu:
Inoiz sentitu al gara gu oso ondo asko gustatzen zaigun naturako leku batean?
Oso gustura sentitu al gara, oso zoriontsu, oso maite ditugun seme-alabak bezala?
1-3 LH
4-6 LH




