MAITASUNEZ/UMOREZ EGINDAKO GAUZAK

(DBHko ikasle batek proposaturikoa) zer iruditzen zaizu aste berri honi irribarre handi batez hasiera ematen badiogu? Egun atsegina izaten lagunduko digu eta umore onez ibiliko gara; bide batez, gure ingurukoek nabaritu eta eskertuko digute. Egunak eman ditugu maximen inguruan hausnarketa egiten; oraingoan, berriz, bideo bat ikusiko dugu. “Risoterapia” delakoa modan jarri da azken urte hauten oso teknika erabilgarria baita arazoak baztertzeko nahiz pozik bizi ahal izateko. Uste dut lagungarria gerta dakizuekeela.

 [youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=4x4F7ilTS0A]

Nori eragingo diozu barrea?