LOVE ME EGAIN

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=DY2JbruNqOI]

Zenbait pertsonari ez zaie “love me again” esan behar. Logika edota akats gainetik ere maite gaituzte.. Jesusek azaldu zigun Jainkoa horrelakoa zela, gu besarkatzeko irrikitan dagoen aita on bat bezalakoa. Uler dezagun mugarik gabeko maitasuna eskaintzen digula, nahiz eta zenbaitetan zuzen ez jokatu, behin eta berriz huts egiten badiogu ere.

Me-note: Norbait mindu ostean, nola sentiarazten zaitu besarkada batek?

ITXAROPENTSU JOKATU

Asko dira arrazoiak adoregabetzeko, asko dira gauzak ilun eta itsutsi ikusten dituztenak, baina seguraski zugandik gertu izango dituzu irribarre egiten duten pertsonak, ilusioa zabaltzen dutenak. HAIENGANA HURBILDU eta ezkortasuna baztertu.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=gvw1wF24qps]

«Jainkoa ez da hildakoen Jainkoa, bizirik daudenena baizik.”(Lc 20,38) Berarentzat guztiok bizirik gaude eta beti daude

arrazoiak itxaropentsu jokatzeko, baita hil ondoren ere. Hortaz, alai zaitez, itxaropentsu jokatu, konfiantza zabaldu eta

zenbaitek zugana joko dute.

Me-note: Nola sentitzen da jendea zurekin egon edo hitz egin ondoren: alaiago edo goibelago?

Gutxi barru Juan Mariaren astea ospatuko dugu, prestatu jostagarri bezain kutsagarria den dantza bat   😉

MAITASUNEZ/UMOREZ EGINDAKO GAUZAK

(DBHko ikasle batek proposaturikoa) zer iruditzen zaizu aste berri honi irribarre handi batez hasiera ematen badiogu? Egun atsegina izaten lagunduko digu eta umore onez ibiliko gara; bide batez, gure ingurukoek nabaritu eta eskertuko digute. Egunak eman ditugu maximen inguruan hausnarketa egiten; oraingoan, berriz, bideo bat ikusiko dugu. “Risoterapia” delakoa modan jarri da azken urte hauten oso teknika erabilgarria baita arazoak baztertzeko nahiz pozik bizi ahal izateko. Uste dut lagungarria gerta dakizuekeela.

 [youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=4x4F7ilTS0A]

Nori eragingo diozu barrea?

EZ ETSI, BADUZU NORK LAGUNDU

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=PUBgrNmXupo]

Inoiz gauzak bertan behera uzteko gogorik sentitu al duzu? Inoiz sentitu duzu ez duela merezi?,…Horrelakoetan zerk lagundu zizun aurre egiten?
Egun batean Juan Mariak hauxe idatzi zuen:

Batzuetan, nekeak eraginda, bidean gelditzeko zorian egon naiz, bidaiariei gertatzen zaien bezala hotz batek harrapaten dituenean. Baina azkenean Jainkoaren eskuak esnatu egin nau, berpiztu nau, eta bi anaiak, lortu nahi zuten helmugara heldu dira, ondo ala gaizki.” (JMª)

Zer iradokitzen dizu? Lagunduko digun esku magikorik ez dago, baina barneko indarra nabaritu ahal dugu eta horri esker bidean jarraitzeko behar besteko kemen lortzea daukagu.

MAITASUNAK GAUZAK ALDATU AHAL DITU

Zure nortasuna aldatu nahiko zenuke? Zure nortasunaren ezaugarriren bat atsegin ez baduzu ere, ezin izan duzu ezer egin hori baztertzeko edo zuzentzeko?

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=-1knLqmyuyY]

Atzoko Ebanjelioaren mezua ez zen Jainkoa etorri zela laguntzera, edota konponbiderik ez duena aldatzera. Berak oso erraza bezain zaila ematen duen trikimalilu bat proposatzen digu: bide bikoitza da non jakin badakigu maite gaituztela eta era berean, guk ere maitatzeko prest gauden. Aldatu ezin daitezkeen egoeren aurrean, trikimailu honek besteengan konfiantza nahiz maitasuna jartzen laguntzen digu: Horixe da trikimailua, gauzak aldatzeko eskaintzen duen bidea.

Me-note: Zer deritzozu trikimailu honi? Zure bizitzarako baliagarria izan daitekeela uste duzu?