MOTA Asnarketaren bidezko erlaxazioa Ebal. Hara |
MUSIKA Enchantement 1 |
NOLA EGIN Arreta jarri asnarketan. Orain asnarketa sentituko dugu. Egingo dugu nahi beste arnasaldi sakon, airea sudurretik hartuz eta sudurretik botaz. Arnasaldi horien ostean, erreparatu eta sentitu nola arnasten duzun normalean, arnasketa kontrolatu barik. (musika edo isilunea) Aldizkako asnarketa: (hobe musu zapia eskura edukitzea) Aldizka hartzen dugu arnasa sudur zulo bietatik. Horretarako sudur zuloak estaliko ditugu hatz lodiarekin eta hatz erakuslearekin. Hatz erakuslea altxatzen dugu eta airea hartu, gero estali eta lodia altxatuz airea bota. Hatz lodia altxatuta, airea hartzen dugu eta sudur zuloa estali, hatz erakuslea jaiki eta arnasa bota… Horrela hurrenez hurren, presarik gabe, sentitzen airea nola sartzen eta irteten den, bere tenperatura, bere indarra, eta erlaxatu egiten gara. |
Hausnarketa Erlaxatuta sentitu zara? Zerk lagundu dizu gehien? Zerbait aipatu nahi duzu? |
Mes: octubre 2019
GARAPEN JASANGARRIA HIP-HOP ERRITMOAZ
“JARRIOZU AURPEGIA” Etxerik Gabeko pertsonen kanpaina
Cáritas Bizkaia.
Urriaren 27an, igandea, etxerik gabeko pertsonen aldeko kanpaina egingo da lelo honekin: Jarriozu aurpegia. Egin planto. Inor ez etxerik gabe”.
Etxegabetasuna prebenitzeko lehen urratsa etxearen galera egoerei aurrea hartzea da. Horretarako, babesgabetasun egoeran (ekonomikoa, soziala, erlazionala, instituzionala, psikologikoa edo motibazionala) dauden pertsonek dituzten baliabideak indartu behar ditugu.
ESKERRAK EMOTEN DEUTSUDAZ, ENE JAINKO, BESTEAK LAKOA EZ NAZALAKO
Aldi haretan, parabola hau esan eutsen Jesusek euren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten ebezan batzuei:
«Gizon bik igon eben tenplura otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria. Fariseuak, zutunik, honan egiten eban otoitz bere barruan: «Eskerrak emoten deutsudaz, ene Jainko, besteak lakoa ez nazalako: lapur, gaizkile, adulteriogile; ezta horrako zergalari hori lakoa ere. Astean bitan egiten dot barau, eta ditudan guztien hamarrenak emoten ditut».
Zergalaria, barriz, urrun gelditurik, ez zan begiak zerura jasotera ere ausartzen. Bular joka ziharduan, ostera, esanez: «Ene Jainko, erruki zakioz pekatari honi!»
Hara Nik esan: azkeneko hau Jainkoagaz adiskideturik bihurtu zan etxera; bestea, barriz, ez. Izan ere, bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau Jainkoak, eta bere burua beheratzen dauana goratu». Lk 18, 9-14
NEURE BURUA ZAINTZEN DUT
MOTA Masajea – automasajea Ebal. Hara |
MUSIKA Gladiator – Roma Ha Vinto |
NOLA EGIN Automasajea Automasajea garrantzi handikoa da gorputzaren atalekin harremanetan jartzeko eta bertan blokeoa dagoen ala ez sumatzeko Ezker aldetik hasi behar da, gorputzaren eta lurraren polo magnetiko hartzailea baita eta, bestetik, ezker aldea estimuluak eta bulkadak organoetara hobeto zuzentzen dituena delako. Inportantea da erlaxatzea arnasketa batzuk eginez edo puntu jakin batean arreta bilduz. Masajea presarik gabe eta leunki egin behar dugu. Eskuak igurtzi energia aktibatzeko eta, segidan, gorputzaren atal hauetara eraman: 1.-Burua. Masajea egin kolpe leunak emanez buruan. 2.-Bekokia. Erditik albo bietara. 3.-Begiak. Eskuak harrotuz. 4.-Sudurra. Eskuek triangelu bat osatuz. 5.-Ezpainak. Esku bat goiko ezpainean eta bestea behekoan. 6.-Belarriak. Belarri-gingilatik tiraka. 7.-Barne belarria . Lokietan egin masajea. Hatzen artean. 8.-Garondoa eta lepoa. Garondotik hasita masajea beherantz egin. 9.-Sorbaldak. Ezker ukondoa altxatu eskuin eskuaz eta alderantziz. 10.-Klabikulak. Eskuak gurutzatuz. 11.-Besoak.-Barneko aldetik jaitsiz eta kanpoko aldetik igoz. 12.- Atzamarrak: Erlaxatuz eta luzatuz. Amaitu arnasketaldi sakon batekin. |
Zeure buruari barre egitea baino dibertigarriagorik ez dago
Zeure buruari barre egitea baino dibertigarriagorik ez dago»
Sara Andrés, atleta paralímpiko eta irakaslea
GAUA BADA ERE
Inoiz sentitu duzu zure bizitzan, edo pertsonaren baten bizitzan iluntasuna nagusitzen zela.
1578. urtean zenbait hilabetetan horma baten zuloan espetxeraturik eman ostean, ia argitasunik eta airerik gabe, idazteko zerbait eman ziotenean, poema hau idatzi zuen. bertan azaldu zuen hilabete horietan zehar bizitza, argitasuna eta esperantza ematen zizkion iturritik edan zuela. Enrique Morenteren ostean, Rosalíak fedean oinarritutako esperientzia honi musika jartzen dio.
MISI ON!
Vídeo que recoge testimonios de misioneras y misioneros de MISIONES DIOCESANAS VASCAS, que nos hablan de su experiencia, de su lucha por la justicia.
MISI ON!
Vídeo que recoge testimonios de misioneras y misioneros de MISIONES DIOCESANAS VASCAS, que nos hablan de su experiencia en la misión.