ABENDUA
“Zagoze zuhur, ez dakizue-eta zein egunetan etorriko dan zuen Jauna” Mt 24
Mes: noviembre 2019
BIZITZAT BLAI
MOTA Irudikapena |
MUSIKA Tubular bells |
NOLA EGINOinarrizko jarrera hartuko dugu irudikapena egiteko. Bi irudi proposatzen dizkizuet nork bere gustukoa aukeratzeko: sustraietatik ura hartzen ari den ala urtzen ari den altzairuzko robota, “Terminator II” motatako bat. Gogoratu lurrean itsatsita daudela oinak, egin kolpe txikiak hatzekin teklak joko bazenitu bezala eta arreta bildu mugimendu horretan. Sentitu uraren beharra duen zuhaitz hori zarela edo indarra eta malgutasuna berreskuratu behar dituen gorputz zurruna. (isilunea) Irudika ezazu zure behatzen puntako hezetasuna eta sentitu nola eraldatzen zaituen zugan sartzen den likidoa horrek. Bete zure oinazpiak orkatiletaraino, belaunetaraino, izterretaraino… Sentitu nola freskotasunak, biziz betetako likidoak betetzen zaituen, apurka-apurka, bizitasun eta maitasun olatu batek bete eta eraldatuko bazintu bezala. Sentitu nola betetzen zaituen gerriraino, bularreraino… (isilunea) Nola iristen den zure sorbaldetaraino eta nola jaisten den, zure besoak eraldatzen, eskuetaraino iritsi arte, atzamar guztiak bete arte. Sentitu nola igotzen den zure lepotik eta betetzen dituen zure aurpegia eta buru osoa. Sentitu zure gorputz osoa likido horretaz bete-beteta, indar eta biziz beteta. Orain ondo sentitzen zara, eguna hasteko ilusio handiz, bakez, maitasunez eta grinaz sentipen hori besteei sentiarazteko. Pentsatu nori sentiarazi nahiko zenioke zuk sentitzen duzun bakea. Imajinatu bere aurpegia, bere esker oneko begirada. |
GogoetaErraza gertatu zaizu? Nola sentitu zara? Pertsonaren bat irudikatu duzu? |
Día Internacional de los Voluntarios
Mañana, 5 diciembre, es el día Internacional de los Voluntarios.
Proyecto “Reconoce”. En este experimento social, estas personas fueron a una entrevista, pero no sabían quién les esperaba allí…
Azaroak 20. UMEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Orain dela 30 urte Umeen eskubideei buruzko Nazio Batuen konbentzioa onartu zen. Gertaera historiko honi esker, gobernuek onartu zuten umeek helduek dituzten eskubide berdinak dituztela. NBE-ko 196 lurraldek berretsi zuten. Hasiera batean 10 urte arteko umeez hitz egin zen, beranduago adina muga luzatu zen 18 urte arte.
ZURE INGURUAN ZUBIAK ERAIKI
Beheko link-a sakatuta, H. Hervéren mezua duzu.
Texto Video H Hervé Z CONSTRUYE PUENTES agosto 2019