“BELDURRAREN ORDEZ MAITASUNA ZABALDU, GEHIAGO IRABAZIKO DUZU» (Juan María)

MOTA Irakurketa – entzuketa

     Ebal. Hara

MUSIKA  Rene Aubry   La Grande Cascade

NOLA EGIN

Juan Mariaren astea prestatzen ari gara. Orain dela 200 urte baino gehiago bere ametsa martxan jarri zuen: eskola menetarrak Bretainian. Bere proiektuak gaur egun martxan dirau anai menetarrek munduan zehar egiten duten lanari esker.

Urte asko igaro dira, baina bere gutun eta idatzi asko eta asko ditugu gordeta. Ezin dugu bere ahotsa entzun, baina bai bere hitzak irakurri, gaur egun ere gauza bera esango liguke eta. Bere berbak entzuteko, bihotzetik entzuteko, “oinarrizko jarrera” hartzea proposatzen dizuet eta guztion artean berak esandakoak irakurtzea. Ados? (ikasle batek orria pasatu die besteei, beste ikasleek esaldi bana irakurtzeko).

  1. “Zerbait handia egitera deituak zarete” (JM)
  2. “Seme-alabok, zenbat maite zaituztedan!” (JM)
  3. “Maitasuna nagusi izan dadila zuen artean, alai zaitezte besteen poztasunarekin eta pairatu besteen penak” (JM)
  4. “Zuekiko dudan maitasuna ez da aldatu.” (JM)
  5. “Eutsi esperantzari etsipenaren aurrean.” (JM)
  6. “Esker onez gogoratu jaso duzun guztia.” (JM)
  7. “Zailtasun oro aukera berria da, eskertzeko altxorra.” (JM)
  8. “Itxaropena dut egunero ereindako alea haziko dela.” (JM)
  9. “Gertatzen dena gertatzen dela, ez galdu bakea, ez etsi.” (JM)
  10. “Pertsonetatik zoriontsuena izango zinateke mundu guztia apaltasunez tratatuko bazenu” (JM)
  11. “Zailtasunen aurrean beldurtzen zara eta beldur horrek areagotu egiten ditu.” (JM)
  12. “Jaungoikoa nirekin dago. Nori izango diot beldur?” (JM)
  13. “Jaungoikoak ez digu sekula ere huts egiten” (JM)
  14. “Maitatu eta otoitza erraza gertatuko zaizu; maitatu eta otoitzea izango da zure nahia, zure poza areago maitatzeko” (JM)
  15. “Zure maitasunak, Jauna, inguratu egiten gaitu alde guztietatik!” (JM)
  16. “Gehiago irabaziko duzu maite bazaituzte beldurra badizute baino.”(JM)
  17. “Ez zaitez fida txalo eta laudorio errazez” (JM)
  18. “Urreari zaion maitasunak bihotza gogortzen digu.” (JM)
  19. “Justizia bilatzen badugu, ez dago zertan beldurrik izan.”(JM)
  20. “Elkarrekin gauden bitartean indartsu izango gara, zoriontsu izango gara.” (JM)
  21. “Bihotzak memoria galarazten dien pertsona horiek ditut atsegin. Ikaragarria da ezer ere ez ahaztea.” (JM)
  22. “Batzuetan, apur bat triste zaudela, ongi egiten dizu maite dituzunen eskutitzak irakurtzeak.” (JM)
  23. “Ez zait gustatzen arreta elkarren akatsetan jartzen dutenean.” (JM)
  24. “Jesukristo ezagutaraztea eta maitaraztea, zer misio ederra! ” (JM)
  25. “Jaungoikoaren lanak gerizpean baino ez dira hazten, eta gauez jausten da ihintza zerutik”. (JM)
  26. “Esan esan behar duzuna, baina apaltasunez eta diskrezioz.” (JM)
  27. ”Izan apalak, zuen bizitzaren apaltasunagatik irabaziko duzue-eta guztien maitasuna.” (Gabriel Deshayes)

Gogoeta:

Zein esaldi nahiago duzu? Jakingo bazenu zure esaldiren bat 200 urte geroago gogoratuko dutela, zer idatziko zenuke?

Bakerako Zientziaren Nazioarteko eguna

Azaroaren 10ean Bake eta Garapenerako Zientziaren Nazioarteko eguna dugu.
Inguratzen gaituen mundua ulertzen laguntzen digu gizakiak sortutako zientziak. Zientziak egondako aurrerapenei esker, zenbait erronkari aurre egin diezaiekegu;  besteak beste, gizarte, ekonomia eta ingurugiro arlokoak. Honen ondorioz etorkizun jasagarria eraikitzea daukagu. Zientziak bakea eraikitzeko lanetan ere garrantzi handiko zeregina dauka; izan ere, garapen jasangarria lortu ahal izateko nazioarteko mailan elkarlana sustatzen du.

ZEIN EDERRA DEN JAKITEA BETI HORTXE EGONGO ZARELA

http://https://www.youtube.com/watch?v=jqDEKHwpOJ0

Tiene un cañón de alegría disparando en los ojos
Y todo aquel que la mira se llena de amor
Es el ángel de la guarda para los demonios
Le juro que no le exagero, todo es corazón
Tiene la vida más vida si la tienes cerca
Es el paraguas, no te baila el agua sin más
Tiene la risa que alivia todos los problemas
Es esa palabra que escucha cada suspirar
Es una vela encendida por que si hay un día en la oscuridad
Vierte un ratito en la herida, por eso es mi amiga para bien y mal
Qué bonito es saber qué siempre estás ahí
Quiero que sepas que voy a cuidar de ti
Qué bonito es querer y poder confiar
Afortunado yo por tener tu amistad
Es la orillita de agua vencida que rompe
Cuando se pone valiente no sabe frenar
No tiene miedo a la gente, lucha en el desorden
Que la justicia gana ya por la libertad
Es una vela encendida por que si hay un día en la oscuridad
Vierte un ratito en la herida, por eso es mi amiga para bien y mal
Qué bonito es saber qué siempre estás ahí
Quiero que sepas que voy a cuidar de ti
Qué bonito es querer y poder confiar
Afortunado yo por tener tu amistad
Ella no supo que hacer cuando la derrotaron
Ella aprendió de las lágrimas, harta de llorar
Por ello tiene ese brillo y el grito de un faro
Es el paso pal’ caminito perdido encontrar
Qué bonito es saber qué siempre estás ahí
Quiero que sepas que voy a cuidar de ti
Qué bonito es querer y poder confiar
Afortunado yo por tener tu amistad

BEHAR ZAITUT

MOTA  Bistaratzea   Ebal. Hara

MUSIKA  Somewhere Over the Rainbow   Israel Kamakawiwo’Ole

NOLA EGIN

Juan Mariak bazuen gauza berezi bat, bere begirada. Begirada horrek eraman zuen hainbeste egitasmo garatzera, hainbeste jende ezagutzera, maitatua izatera eta, batzuetan, umeek, gazteek eta helduek jarraitua izatera. Bere begirada, sentsibilitate bereziko begirada. Orain bizia ikusteko eta, batik bat, pertsona bakoitza ikusteko, begirada hori ulertzeko, bistaratze bat proposatuko dizugu.

Oinarrizko jarrera.

Imajina ezazu une batez Juan Maria zarela. Bai, Juan Maria zure adina zeukalarik. Saint Maloko itsas portuko kaleetan dabilen gazte bat zara.  Ilunabarrean, itsas brisak laztantzen zaitu, hotz egiten du eta segundo batzuez itsasoari eta eguzki sartzeari begira zaude. (isilunea) … Bakarrik pentsatzen duzu… Zer polita!

Zarata batek harritzen zaitu, iraultzaile talde baten oihuak eta barreak dira. Gazte bat daramate lotuta, iraintzen dute, badirudi apaiza dela, norbaitek salatu duela eta atxilotuko dute… Hurbil zaude eta bere aurpegiak ikusten dituzu. Gaztea kezkatuta eta ikaratuta dago aldi berean eta, hala ere, bare. (isilunea) …

Ez duzu ezer ulertzen, bihotza ukabil batean sartuta duzu eta zeure buruari galdetzen diozu: Zergatik egiten diote hori? Zergatik? Jarraitzen duzu kalean aurrera amorruz eta ezintasunez… eta beste galdera bat: Eta gazte hori, zergatik jarraitzen du apaiza izaten? Zerk  bultzatu du jarraitzera horrek bere bizia arriskuan jartzen duela jakinda?

Pentsa eta pentsa, S. Maloko kale ezezagunetan sartu zara, zikin daude eta arrisku sentipena duzu. Jarraitzen duzu. Hurrengo kalean biratu eta zure adineko gazte talde bat ikusten duzu. Ez zara gerturatzen, behatu egiten dituzu, utziak, zikinak, jendea zirikatzen dute, atsekabea eta samintasuna igartzen dituzu beren aurpegietan, hutsunea eta bakardadea… (isilunea)… Zer gertatzen zaie? Nolatan daude hain triste? Beldur diezu eta atzera itzultzen zara. Hala ere, zure buruari galdetzen jarraitzen duzu. Zer gertatzen zaie? Zer egin ahal dut? Zer edo zer egin beharko dut…

Korrika etxeratzen zara, ez diozu pentsatzeari uzten, gazte gaixoak! Eta nik, zergatik daukat honen zorte ona? Katedralaren aurretik pasatzen zara, itxita dago eta iraultza gertatu zenetik debekatuta dago sartzea. Hala ere,  lehen ikusitakoaren eraginpean sartzen zara eta Jaungoikoari galdetzera ausartzen zara. Zergatik onartzen duzu hau guztia? Zergatik ez duzu ezer egiten? … (isilunea)  Gaua da etxera iristen zarenerako, baina zure barnean argi batek distira egiten du, intuizioa, galdera guztien erantzuna… “zeu sortu zaitut, behar zaitut”.

Gau horretan ez duzu lorik egiten, aurpegi guztiak biraka dabiltza zure buruan, kale bakoitzeko galderak… ilunabarra ere bai, baina batez ere intuizio hori: “behar zaitut”.

Gogoeta:

Zeure buruari galdetzera bultzatu zaituzten horrelako gauzak edota egoerak, ikusitakoak gogoratzen dituzu?

Egoera askotan gure beharra izaten dute (pobrezia, ekologia, familiaren maitasuna, ikasgelako giro ona, etorkinak, hiritartasuna, ondo prestatzeko erantzukizuna, auzoa, arazoak dituzten lagunak…)

Badago baten bat  konpromisoa edo parte hartzea eskatzen dizuna?