NOIZ ARTE, JAUNA?

Noiz arte, Jauna, jardun behar dot Zuri erreguka,
Zuk entzun barik?
Noiz arte jardun behar dot oihuka
gogorkeriaren aurka,
Zuk salbatu barik?
Zergaitik ikusiarazoten deustazu
horrenbeste bidebakokeria?
Zelan egon zeintekez
zapalketeari begira?   
(Habakuk 1, 2-3)

NIRE GORPUTZA SENTITZEN DUT

MOTA: Gorputz kontzientzia     Ebal. Hara

MUSIKA American Beauty

NOLA EGIN: Gorputzaren kontzientzia hartu, gorputz eskema aztertuz:

Emeki eta astiro hitz egingo diegu, isilune bat eginez esaldien artean.

  1. Sentitu eskuin oina eta lurrera lotzen duten sustraiak. (musika edo isilunea)

  2. Orain sumatu ezker oina eta lurrera lotzen duten sustraiak. (musika edo isilunea)

  3. Sentitu belaunak (musika edo isilunea)

  4. Arreta jarri izterretan (musika edo isilunea)

  5. Eserita, bi ipurmasailen pisua sentitu eta saia zaitez, aulkian, pisu hori orekatzen (musika edo isilunea)

  6. Sentitu zure bizkarra zuzena (musika edo isilunea)

  7. Arreta bildu zure buruan, sentitu zuzen, sabaitik hari bat burugainetik tiraka bazenu bezala, eta kokotsa apur bat makurtuta bular aldera. (musika edo isilunea)

  8. Sentitu zure eskuak hanken gainean. (musika edo isilunea)

Oharrak:

Erraza gertatu zaizu? Zeure gorputzari entzuten diozu? Gose, logura zarenean, mina duzunean…

EMAIOZU BUELTA

Urriaren lehen asteazkenean Garun-paralisiaren eguna ospatzen da.. “Emaiozu buelta” kanpaina berriaren izena da. Oraingoan, umorearen bidez garun-paralisia duten pertsonek eguneroko bizitzan gainditu behar izaten dituzten oztopak salatu nahi du Aspace Elkarteak. Gure lurraldean 120.000 pertsonak dute garun-paralisia.