MODALITATEA   Ikustarazpena     Hara ebaluazioa

MUSIKA   (Ludovico Einuardi – Run)

Oinarrizko jarrera eserita. Gure arnasketari erreparatuko diogu…mingainaren pisua nabarituko dugu…

Imajinatu zuen ondoan libre dagoen aulki bat duzuela. Zuk asko maite duzun pertsona bat heltzen da eta bertan esertzen da. Sentitu zein atsegina da pertsona horren hurbiltasuna izatea, pertsona hori zure barnean sentitzea. Pertsona hori gogoan duzularik errepikatu:

– gauzak ondo ateratzea opa dizut.

-Ilusioak bidean lagun diezazula opa dizut.

-Bakea zure bihotzean zabal dadila opa dizut.

-Mila esker nire bizitzara heldu izateagatik.

 

Pertsona horrek alde egiten du; berriro aulkia hutsik dago. Imajinatu beste pertsona bat hurbiltzen dela. Oraingoan klaseko ikaskide bat da. Zure ondoan eseri da… Imajinatu zeure burua bere ondoan eta esaiozu:

– gauzak ondo ateratzea opa dizut.

-Ilusioak bidean lagun diezazula opa dizut.

-Bakea zure bihotzean zabal dadila dizut.

-Mila esker nire bizitzara heldu izateagatik.

 

Ikasle honek ere alde egiten du eta berriz aulkia hutsi dago. Baina laster beste pertsona bat hurbiltzen zaizu; oraingoan, berriz, ez da zure gustukoa, berarekin egotea ez zaizu asko gustatzen, berarekin hitz egiteko arazoak izaten dituzu, . Pentsa ezazu nor izan daitekeen,…zure ondoan eser da, aulkian dago. Errepikatu hurrengo esaldiak:

– gauzak ondo ateratzea opa dizut.

-Ilusioak bidean lagun diezazula opa dizut.

-Bakea zure bihotzean zabal dadila opa dizut.

-Mila esker nire bizitzara heldu izateagatik.

Azken honek ere alde egiten du. Bakarrik zaude eta isiltasunean jarraitzen duzu; zure arnasketari erreparatzen diozu, unea eskertu egiten duzu.

Amaituta.

Idazteko: Nola sentitu naiz nire gustukoa ez zen pertsonari esan beharreko esaldiak esan dizkiodanean?

 

PARADOJA

Oraingoan, Martín Valverde abeslariaren kanta dugu “Íntimo” diskotik aterata.
Martín, San Josén (Costa Rica) jaiotako kantautore kristaua da. Salesioanoekin ikasi zuen. Orain Mexikon bizi da eta ebangelizazioa bultzatzeko abeslariak gaitzen laguntzen du. Hego Amerikako Ebangelizaziorako bulegoan ere lan egiten du.

 

¡Qué bueno!
Que al final… nada salió como esperabas,
que no todo pasó como soñabas, que no todo caminó.

¡Qué bueno!
Que la vida te haya puesto tantas trabas,
que no fuera fácil alcanzar tus metas, que no todo se te dio.

¡Qué bueno!
Si no, nunca hubieras conocido
toda la fuerza que tienes contigo y de lo que eres capaz.

¡Qué bueno!
Que el amor tomara, tantas lágrimas
que descubras con dolor cuanto que te falta, aprender lo que es amar.

¡Qué bueno!
Que la muerte fuera parte de tu vida,
que supieras donde tienes tus heridas, y cómo está tu corazón.

¡Qué bueno!
Si no, no hubieras entendido
que ser débil no es ningún motivo, para que no seas feliz.

¡Qué bueno!
Qué bueno que con Dios tuviste tus peleas,
que te fallaron los que son iglesia, que tu fe, fuego pasó.

¡Qué bueno!
Que caíste hasta tocar el fondo,
que descubres al final de todo que eres humano como yo.

¡Qué bueno!
Porque ahora sabes que mejor es no juzgar;
que frente a Dios nunca nos servirá un disfraz, para recibir su amor.

¡Qué bueno!
Que al final de sumas y de restas,
la paradoja que es la vida nuestra, se nos permitió vivir.

¡Qué bueno! ¡Qué bueno!

MODALITATEA Erlaxazio pasiboa.  Evaluación Hara

MUSIKA  Enrique Granados – Danzas Españolas – Oriental

GIDOIA

(Herbert Benson) Erlaxazioa lortzeko azalpen errazak:

Isiltasunean eseri edo etzan.

Begiak itxi.

Oinak zoruan jarrita, gorputzeko giharrak erlaxatu. Pentsa ezazu hankek eta oinek ohi baino gehiago pisatzen dutela. Sentsazio hori gorputz osoan zehar zabalduko dugu eta arreta jarriko dugu erlaxazioa lortzeko.

Oinekin hasiko gara. Pentsa oso pisutsuak direla, ohi baino askoz gehiago pisatzen dizutela, ezin dituzu mugitu; horregatik zoruan jarriko dituzu. Jarraian nabaritu nola pisu hori mugitzen den, askatasunez, inolako trabarik gabe… aurrera doa. Nabaritu nola nagusitzen den zure gorputz osoan zehar: hanketan, eskuetan, besoetan, tripan eta horrela jarraitu aurpegiko giharretaraino heldu arte.

Arnasa hartu sudurretik. Arnasketari erreparatu, arnasa hartzean esaiozu zeure buruari “bat”, gero “bi” eta horrela

jarraitu… Nahi izanez gero beste hitz bat aukeratzea duzu, adibidez “ESKERRIK ASKO”.

Horrela jarraitu zenbait minututan.

Ez larritu erlaxazio sakonik lortzen ez baduzu. Lasai egon eta itxaron erlaxazioa agertu arte, presaz ibiltzeak ez dizu erlaxazioa lortzen lagunduko. Pentsamendu nahasgarriak sortzen bazaizkizu saia zaitez baztertzen, ez utzi zure arreta bereganatzen eta erreparatu aukeratutako hitzari, arnasketari… Praktikak lagunduko dizu erlaxazioa lortzen.

Idatz dezagun

Zer egin dut? Nola sentitu naiz? Zer ikasi dut?… Aukeratutako hitza…

Jaiotzatiko kardiopatiak

Ana Fernandezek (Los Protegidos) bihotzeko arazoak dituen neska bati ipuin bat irakurtzen dio. Ipuin hau jaiotzako kardiopatiak dituzten ume hauek eta euren familiek egunero bizi behar izaten dutenaren metafora litzateke.

Urtero Espainian jaiotzatiko kardiopatia duten 4 000 ume  dago. “ Menudos Corazones ” elkarteak familia hauei laguntzen die.

URA

Elefantes eta Manolo Garcíak, Benjamín Pradoren laguntzarekin,  biztanleria ahulenek ura eskuratzeko dituzten zailtasunak salatzeko asmoz, entzungo duzun kanta sortu dute. Honen bitartez, euren ur tanta ekarri nahi izan dute Oxfam Intermon erakundeak sortutako proiektuei esker gero eta jende gehiagok ura eskuragarri izan dezan.