Zorionekoak.
Poz zaitezte eta alaitu!
Mes: enero 2020
Ireki harridurarako
MODALITATEA Irudikatzea Ebal |
MUSIKA Avatar |
GIDOIAGauza irudikatzea (Bizitza proiektuarekin lotzeko) Basamortu handi bat imajinatu. Irudika ezazu hondarraren kolorea, harea-pikorren distira imajinatu. Dunez nahiz zeruertzez gozatu. (Etenaldia) Zure gustukoa den duna bat bilatu eta bertan eseri. Nabaritu hondarraren gozotasuna eta aprobetxatu haize gozo aurpegian nabaritzeko. (Etenaldia) Aztertu zeruan, eguna argituz doa eta dunan eserita zaudelarik, zure gorputza lasaitasunez betetzen dute eguzki-izpi gozoak jasotzen dituzu. (Etenaldia) Orain sartu eskua duna barruan. Nabaritu duna barruan dagoen freskotasuna. (Etenaldia) Gauza bat antzematen duzu eta hartzea erabakitzen duzu. Azter ezazu. (Etenaldia) Jarrai ezazu basamortuak oparitu dizun gauza aztertzen: kolorea, usaina, osagaiak, zertarako balio duen… (Etenaldia) Eskerraz emanez eta kontu handiz, berriro sartu gauza hori duna barruan. (Etenaldia) Zerua aztertu, iluntzen ari du. Zeruertzean ikusten duzun kolore gorriak agur esaten dizu. Basamortutik atera eta zure ikasgelara bueltatzen zara.(Etenaldia) |
Idatz dezagunBasamortuan bizi izandako zerbait. Idatzi irudikaturiko gauza eta zertarako balio zuen. Hausnartu gauza horrek eskaintzen dizun informazioaz. (Arazoak baldin badituzte gauzaren erabilera jakiteko lagundu ahal diegu) |
42 pasio
Zer deritzozu Ligak egindako saioari?
BAKERAKO bide bat. Eta gure bihotzak moldatzeko gai izango bagina?
KOBE BRYANT Dear Basketball
Imagine
30 de enero: Bakea eta indarkeriarik gabeko eskola eguna
Zapatuz zer da zilegi
«Zapatuz zer da zilegi, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?»
Nire barruko arreta
MODALITATEA Erlaxazioa Ebal |
MUSIKA Beethoven Moonlight Sonata |
GIDOIADrainatze ariketa Helburua: Arreta egoki erabiltzen ikastea, gorputza erlaxaturik izateko. Honen bidez erakutsi nahi da burmuina nahiz emozioak baretzeko gorputza erlaxatzeak duen eraginkortasuna. Oinarrizko jarrera hartuko dugu Ariketa: Itxi begiak. Imajina ezazu gorputz osoan zehar argi gorri distiratsuak dituzula. Argi gorri horiek eremu ahituak eta urduriak adieraziko dizkizute. Argi horiei kasu eginez itzaltzea lortuko duzu. Zuzendu arreta oinei ; utzi zoruan eta duzun tentsioa askatuko da, nabaritu nola lasaitzen diren eta bertan zenituen argi distiratsuak amatzen diren. Orain zuzendu arreta orkatilei, muskulu bikiei,… saia zaitez hankak pausatzen eta horrela bertan zeneukan trabaturik izan dezakezun edozein tentsio desagertzea lortuko duzu. Jarraitzeko zuzendu arreta gorago, adibidez aldaketan, berdin jokatuko dugu tentsioa desagerarazteko. Nabari ezazu nola nagusitzen den grabitatea zure gorputzean; argi gorri horiek amatatuz doaz. Oraingoan sabelaldean kokatuko gara eta bertan ezkuturik dugun tentsioa askatzen saiatuko gara. Bizkarraren beheko aldean, zein gerrian kokatu arreta eta berdin jokatu tentsioa desagertzeko. Amaitzeko gorago joko dugu, koka ezazu arreta bularrean eta askatu tentsioa. Berdin jokatuko dugu sorbaldan nahiz lepoan. Arnasa hartzen duzun bakoitzean, bideratu arreta gorputz osotik; oinetik hasi eta buruan amaitu eta bidean topatzen duzun tentsioa askatu. Nabaritzen baduzu eremuren bat bereziki nekaturik duzula nabaritzen baduzu, adi egon eta bertara zuzendu zure arreta guztiz erlaxatu arte. Jarraitu egiten gorputza guztiz erlaxaturik nabaritu arte. Ariketa amaitzean zabaldu begiak. |
Idatz dezagunTentsioa askatzerakoan, zein eremutan izan duzu zailtasun handiago? Nola zaindu eta maitatu ahal dut nire gorputza? |
#TODOSSOMOSUNO
Balio handikoa
Esperimentu honek 27 gazteri euren Gabonetako oparia aldarazi zien.
Ibil zaitez…altxa zaitez eta ibili.
2020. urtearen hasieran Álvaro Fraile abeslariaren kanta honetaz gozatu.
No tengas miedo, no te rindas… yo voy contigo.
No desesperes, no pierdas la confianza.
Siempre puedes empezar de nuevo.