Lan egiteko garaia

Jesúsek parabola hau kontatu zien:
Jabe batek mahasti bat landatu zuen, hesi batez inguratu, bertan  dolare bat zulatu, zaindariaren etxea eraiki zuen eta  nekazari batzuei alokatu ondoren bidaian joan zen.
Mahatsa biltzeko garaia iritsi zenean, mahastiaren jabeak bere morroiak bidali zizkien nekazariei, zegozkien fruituak emateko.
Baina nekazariek ez zieten jaramonik egin eta zerbitzariak jipoitu zituzten.
Jabeak bere semea bidali zien, baina esan zioten elkarri: jabearen semea hil dezagun eta mahastia guretzat.
Oso haserre, mahastiaren jabeak nekazariak kanporatu zituen eta mahastia beste batzuei alokatu zien.

Hazten eta obeditzen ari naiz

Mahastian lan egitera eta mahatsak hartzera joan behar zuten bi semeen parábola. Bere aitak eskatu zion; ezetz erantzun zion hori bai joan zen; berehala joango zela esan zion hori ez zen joan. Batek esana bete zuen eta beteak ez. Guri ere gauza bera gertatzen zaigu, batzuetan obeditzen dugu eta besteetan ez. Eta zuk, zer?.

OTOITZA
Jesus laguna, zu bezain obedientea izateko
Eskatu nahi dizut.
Zure gustokoa den hori egiteko,
laguntzeko eta nire gurasoek,
aiton-amonek eta maite nauten pertsonek
esandakoa betetzeko ahalegina egin nahi dut. Amen