Asteko Santua: Jerónimo Hermosilla


1-3 LEHEN HEZKUNTZA

OTOITZA
Aita ona
Gaur jazarriak diren kristauengatik eskatzen dizugu.
Jeronimo bezala, Santo Domingo de la Calzadan jaioa
Ebanjelioa zabaltzera urrun joan zen,
Txinatik gertu dagoen Vietnam izeneko leku batera.
Han hil zuten Jesusen laguna izateagatik,
Horregatik da martiria eta santua.

Zaindu aita ona kristau jazarriak,
Emaiezu indarra. Amen

4-6 LEHEN HEZKUNTZA

Jerónimo Hermosilla Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa) jaio zen 1800eko irailaren 30ean.
19 urte zituela Valentziako Dominicos komentuan sartu zen. Handik gutxira, misiolari izatea erabaki zuen. Filipinetan ikasi ondoren, 1829an Tonkinera (egungo Vietnamera) joan zen. Garai hartan kristauak oso jazarriak ziren. Jeronimo gotzain ordenatua izan zen, eta misiolari askok Vietnam utzi zutenean bere fedearen ondorioz erailak izateko beldurrez, kristauei laguntzen eta animatzen jarraitu zuen.
Jazarpenak handiak zirenean, penaz eta umorez esaten zuen: «Bizitza itxita pasatzen dut, bizarrak erakutsi ezinik».
Bere elizbarrutian hiru apaiz hartzean, esaten die: «Anaiak, izan zaitezte ongi etorriak misio honetara, arriskutsua baina beharrezkoa Jainkoarentzat».
1861ean atxilotu eta martirizatu egin zuten.
Joan Paulo II.ak santu izendatu zuen 1988an. Bere jaia azaroaren 24an ospatzen da, beste martiri batzuekin batera Vietnamen.

Eskerrik asko, Jesus, Juan Mariari eman diguzulako.

Hilaren 26an, Juan María de la Mennais gogoratzen dugu.

Juan Maríarentzako otoitza

Jesus, zu haurren lagun handia zara.
Juan Mariarengatik eskatu nahi dizugu,
Umeak ere asko maite zituena.

Haiengatik sortu zituen Menesiar Anaiak.
Zu ezagutu eta maitatzeko, Jesus,
Eskolan eta jolasean, adiskidetasunean eta otoitzean.

Jesus, guk asko maite dugu Juan Maria
Aita bat bezalakoa delako guretzat,
Ona eta jakintsua.

Juan Maria laster santu izateko eskatzen dizugu
Otoitz egin eta gu zaintzeko eta laguntzeko eskatu ahal izateko,
Zerutik babes gaitzan,
Eta, batez ere, bere bizitza gu ere santuak izateko
gonbidapen  bat izan dadin

Eskerrik asko, Jesus, Juan Mariari eman diguzulako.

El santo de la semana: Juan XXIII


1-3 LEHEN HEZKUNTZA

Otoitza
“Egun on; Jainkoa:
Gaur, Juan izeneko Aita Santua gogoratzen dugu.
Juan asko arduratzen zen pertsonei laguntzeaz denok bakean bizitzea nahi zuen:
horregatik «aita santu ona» bezala ezagutzen da.
Eskatzen dizugu, Jesus, Juan Aita Santua
gu guztiak zaintzen jarrai dezala
batez ere, gerran dauden herrialdeetan bizi diren haurrak.
Lagundu diezagula bakean bizitzen. Amen.

4-6 LEHEN HEZKUNTZA

Joan XXIII.a Aita Santuak Angelo Roncalli zuen izena. 1881eko azaroaren 25ean jaio zen Italiako iparraldean. 14 anai-arreba ziren eta bere familiak lurra lantzen zuen.
Angelo apaiz ordenatu zuten Erroman 1904an.
Lehen Mundu Gerran, Angelok zauritutako soldaduak zaindu zituen. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean judu askori Alemanian naziengandik ihes egiten lagundu zien.
1958. urtean Aita Santu aukeratu zuten eta Joan XXIII.aren izenean hartu zuen. Ordutik, bakearen alde lan egin zuen munduan eta Eliza berritzeko. Horretarako, Vatikanoko II. Kontzilioa deitu zuen 1962ko urriaren 11n. «Aita santu ona» bezala ezagutzen da.
Jarraian, lau esaldi dituzu. Zein duzu gustukoen?
1. Pertsona guztiek dute bizitza duina izateko eskubidea.
2. Justizia arrazoiarekin defendatzen da, eta ez armekin.
3. Gaur egun ondo bizitzen saiatuko naiz, nire bizitza behingoz konpondu nahi izan gabe.
4. Gaur alai bizitzen saiatuko naiz, zorionerako sortua izan naizelako.

Eguna argitu berri da

Egun berri bat da.
Eskerrik asko egunero oparitzen diguzun bizitzagatik,
Eskerrik asko gure indarrak berritzeko gaueko atsedenagatik
Egun berri hau zure maitasunaren oparia da. Eskerrik asko
Arraro samarra egiten zaigun ikastaro honengatik ere, eskerrik asko.
Ilusioz eta indarra galdu gabe bizi dezagun

Misionariak gara

LH 1,2,3

Ezagutzen dugu misiolariren bat? Zer egiten dute misiolariek?
Beren herri eta ingurutik irteten dira, ez daramate ekipaje handirik.
Jainkoak maite gaituela hots egiten dute.
Guztiok berdintasunean bizitzea galarazten duten bidegabekeriak salatu egiten dituzte.
Doazen lekuetako jendearekin bizi dira, Jesusen antzera.

LH 4,5,6

Misiolariak beste herrialde batzuetara joaten dira, beste kultura batzuetan txertatzen dira eta BERRI ONA ezagutzera ematen dute: Jainkoak maite gaituela eta gure zoriona nahi duela.
Bizimodu berriak ezagutu eta bere egiten dituzte, hartu-eman berriak bizi, maitatu…
Pertsona guztiek eskubide guztiak –bizilekua, lana, eskolak…- izan ditzaten jarduten dute, denok, askotariko kolore, pentsaera eta bizimoduak izan arren, berdinak izan gaitezen legearen aurrean…
Urrutiko lekuetara joaten dira, heltzea nekeza den lekuetara, pertsonak baldintza gogorretan bizi diren lekuetara: ez dute edateko urik, osasun-sistemarik, etxerik, eskolarik… Eta hango jendearekin elkarlanean aritzen dira mundu hobea egiteko, hau da, Jainkoaren Erreinua ezartzeko.

Neure burua besarkatzn dut.


Jarrera erosoan eseriko gara bizkarra zuzen dugularik.

Arnasa emeki hartu airea sabeleraino hel dadin.
1, 2, 3 eta 4. inspiratu eta astiro askatu. 1, 2, 3, 4.
Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4 eta askatu 1, 2, 3, 4.

Orain begiak leunki itxiko ditugu, sakon arnastuko dugu airea apurka-apurka askatuz.
Gaur zeure burua zainduko duzu.

Entzun arretaz.

Musika

https://www.youtube.com/watch?v=Tq9tYaQEnzI&app=desktop

Musika entzun ahala, zeure burua besarkatu hurrengoa esateko:
«Maite zaitut eta zainduko zaitut».

(Haurrei musika entzuten uzten zaie. Esaldia hainbat aldiz errepikatzen da, haurrek barneratu dezaten.)

Orain, ezkerreko eskua gure bihotzean jarriko dugu, eta eskuinekoa gainean, eta arnasari erreparatuko diogu.

Energia honekin, geldirik, sentitzen eta arnasten egoten gara.
Arnasa hartzen du 1, 2, 3, 4, airea astiro askatzeko 1, 2, 3, 4an.

Orain eskuak bihotzetik kendu, arnasa hartu 1, 2, 3, 4 eta airea poliki-poliki askatu 1, 2, 3, 4.
Poliki-poliki begiak irekiko ditugu, bakoitzak bere erritmoan, presarik gabe.

Haurrekin partekatuko dugu:

Haurrek nola sentitu diren parteka dezakete.