Asteko santua: Teresa Jesusena

Teresa de Cepeda y Ahumada dut izena, nahiz eta Teresa de Jesús bezala ezagutzen nauten. Avilan jaio nintzen 1515eko martxoaren 28an, otoitz egiten ikasi nuen etxe kristau batean. 13 urte nituela ama hil zen eta Ama Birjinari ni babesteko eskatu nion.
Beren babesa sentitu nuen bizitza osoan.
Otoitzari eskainitako komentu batzuk sortu nituen eta beste batzuei Jainkoa ezagutzen laguntzeko liburuak idatzi nituen.
Poema hau idatzi nuen, otoitz bat. Zuen gustokoa izatea espero dut:

Nada te turbe,                          Ezerk aldara ez zaitzan,
nada te espante,                     ezerk ikara ez zaitzan,
todo se pasa,                             dena pasatzen da.
Dios no se muda.                   Jainkoa ez da isiltzen.
La paciencia                              Pazientziak
todo lo alcanza;                      dena hartzen du;
quien a Dios tiene                Jainkoak daukanak
nada le falta.                            ez du ezeren falta.
Sólo Dios basta                     Jainkoarekin nahikoa da.

Arreta jartzenn dut…

Lasaitasun une berezi batzuk partekatuko ditugu elkarrekin. Une bakoitzean gertatzen ari denari erreparatuko diogu, batez ere musikari, soinuei.
Eroso eseriko gara oinak lurrean jarrita, eskuak hanketan eta burua tente. Imaginatu buruan flotatzen zuen globo batek, emeki-emeki, burua gorantz mugitzen dizula. Prest al zaude?
Arnasa emeki hartu sabeleraino hel dadin. Arnasa hartu, 1, 2, 3, 4, astiro askatu 1, 2, 3, 4. Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4 eta askatu 1, 2, 3, 4.
Orain begiak leunki itxiko ditugu, sakon arnasa hartu airea apurka- apurka askatzeko.
Gaur, musika entzun besterik ez dugu egingo, eta arnasari erreparatuko diogu.

(Tibeteko katiluen musika entzuten dugu).
https://www.youtube.com/watch?v=eAreGEpGSMA 

Ez ahaztu airea hartu eta askatzeaz, arnasa hartu eta askatu poliki.
(Zenbaitetan errepikatu.)

Orain, astiro, bakoitzak bere erritmoari erreparatuko dio, behgiak irekiko ditugu.

Ikasleekin partekatzeko:
Zer sentitu dut? Zer gertatu zait?
Urduri nengoen, lasai,… Eta orain, nola sentitzen naiz?
Hitz bat partekatu ahal dut?

Asteko santua: Asisko Frantzisko

San Frantzisko Asisen jaio zen, Italian, 1180 inguruan. Frantzisko Pietro izeneko oihal-merkatari aberats baten semea zen eta bere aitari laguntzen zion merkataritzan.
25 urte zituela, Frantziskok ikuspen bat izan zuen: Jesukristoren irudia zuen San Damian tenplu txiki erdi abandonatu eta suntsituan, ahots bat entzun zuen: “Frantzisko, errepara ezazu nire eliza. Ikusten duzu: hondamena dago”;. Frantziskok bere etxeko eta familiako aberastasunak utzi zituen otoitzean, lanean eta Jesus ezagutzera emateko.
Zenbait gaztek jarraitu zioten eta, haiekin batera, Frantziskotarrak sortu zituen, Jainkoarenganako maitasunagatik, pobreziagatik eta anai-arreba izatearen pozagatik nabarmentzen diren erlijiosoak.
Frantziskok beti izan zuen naturarekiko eta animaliekiko ardura eta maitasun handia.
Guztiei “anai-arrebak” deitzen zien, izaki guztiak Jainkoaren oparia irelako berarentzat, eta Jainkoak sortutakoa babestea eta gozatzea gure eginbeharra zelako.
1979an Joan Paulo II.ak ekologiaren patroi izendatu zuen.
Bere jaia urriaren 4an ospatzen da.

Eskerrik asko irakasle

Eskerrik asko, irakasle, ikasturte berri honetan «Egunero… gure ondoan» egoteagatik.
Eskerrik asko konfinamenduaren hilabeteetan hezkuntzarekin konprometitutako profesionalak izan zinetelako, errutina galduko ez genuela eta etxetik ikasten jarraituko genuela bermatuz.
Eskerrik asko benetako heroi gisa berrasmatzen jakin duzuelako.
Eskerrik asko zuen etxeetatik ikasgai guztiak helarazi dizkiguzuelako.
Eta eskerrik asko orain zuen esku dagoen guztia egiten duzuelako, hain desberdina den ikasturte berri honetan pertsona gisa ikas dezagun eta hazten jarrai dezagun, zailtasun guztiak konfiantzaz eta sormenez gaindituz.(TXALO BERO BAT GURE IRAKASLEENTZAT!)

 

Lan egiteko garaia

Jesúsek parabola hau kontatu zien:
Jabe batek mahasti bat landatu zuen, hesi batez inguratu, bertan  dolare bat zulatu, zaindariaren etxea eraiki zuen eta  nekazari batzuei alokatu ondoren bidaian joan zen.
Mahatsa biltzeko garaia iritsi zenean, mahastiaren jabeak bere morroiak bidali zizkien nekazariei, zegozkien fruituak emateko.
Baina nekazariek ez zieten jaramonik egin eta zerbitzariak jipoitu zituzten.
Jabeak bere semea bidali zien, baina esan zioten elkarri: jabearen semea hil dezagun eta mahastia guretzat.
Oso haserre, mahastiaren jabeak nekazariak kanporatu zituen eta mahastia beste batzuei alokatu zien.

“Te veo y deseo…”


Nos sentamos cómodamente en la silla, apoyamos los pies en el suelo, las manos sobre las piernas y la cabeza erguida, como si un globo que flotara sobre ella, tirase de la cabeza suavemente hacia arriba.
¿Estás listo?

Inspira suavemente para que el aire llegue hasta el vientre. Inspira, 1, 2, 3 4, lentamente suelta en 1, 2, 3, 4.
Coge aire otra vez en 1, 2, 3, 4, y suelta 1, 2 ,3 ,4.

Ahora cierra los ojos con suavidad, inspira profundamente y suelta el aire poco a poco.
Vas a elegir un compañero y vas a visualizarle.
Te acuerdas de su cara, su pelo, sus gestos…

https://www.youtube.com/watch?v=aXYtJB7Qslk
(Escuchamos la música y dejamos tiempo)

Ahora vas a desear en tu interior que tenga un curso estupendo.
Di en tu interior “Deseo que este curso que empieza esté lleno de cosas estupendas para ti”

Ahora vas a desear en tu interior que tenga un curso estupendo.
Di en tu interior “Este nuevo curso vas a ser muy feliz. Yo te voy a ayudar”.

Repítelo varias veces acordándote de su cara.