Arreta jartzenn dut…

Lasaitasun une berezi batzuk partekatuko ditugu elkarrekin. Une bakoitzean gertatzen ari denari erreparatuko diogu, batez ere musikari, soinuei.
Eroso eseriko gara oinak lurrean jarrita, eskuak hanketan eta burua tente. Imaginatu buruan flotatzen zuen globo batek, emeki-emeki, burua gorantz mugitzen dizula. Prest al zaude?
Arnasa emeki hartu sabeleraino hel dadin. Arnasa hartu, 1, 2, 3, 4, astiro askatu 1, 2, 3, 4. Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4 eta askatu 1, 2, 3, 4.
Orain begiak leunki itxiko ditugu, sakon arnasa hartu airea apurka- apurka askatzeko.
Gaur, musika entzun besterik ez dugu egingo, eta arnasari erreparatuko diogu.

(Tibeteko katiluen musika entzuten dugu).
https://www.youtube.com/watch?v=eAreGEpGSMA 

Ez ahaztu airea hartu eta askatzeaz, arnasa hartu eta askatu poliki.
(Zenbaitetan errepikatu.)

Orain, astiro, bakoitzak bere erritmoari erreparatuko dio, behgiak irekiko ditugu.

Ikasleekin partekatzeko:
Zer sentitu dut? Zer gertatu zait?
Urduri nengoen, lasai,… Eta orain, nola sentitzen naiz?
Hitz bat partekatu ahal dut?