Misionariak gara

LH 1,2,3

Ezagutzen dugu misiolariren bat? Zer egiten dute misiolariek?
Beren herri eta ingurutik irteten dira, ez daramate ekipaje handirik.
Jainkoak maite gaituela hots egiten dute.
Guztiok berdintasunean bizitzea galarazten duten bidegabekeriak salatu egiten dituzte.
Doazen lekuetako jendearekin bizi dira, Jesusen antzera.

LH 4,5,6

Misiolariak beste herrialde batzuetara joaten dira, beste kultura batzuetan txertatzen dira eta BERRI ONA ezagutzera ematen dute: Jainkoak maite gaituela eta gure zoriona nahi duela.
Bizimodu berriak ezagutu eta bere egiten dituzte, hartu-eman berriak bizi, maitatu…
Pertsona guztiek eskubide guztiak –bizilekua, lana, eskolak…- izan ditzaten jarduten dute, denok, askotariko kolore, pentsaera eta bizimoduak izan arren, berdinak izan gaitezen legearen aurrean…
Urrutiko lekuetara joaten dira, heltzea nekeza den lekuetara, pertsonak baldintza gogorretan bizi diren lekuetara: ez dute edateko urik, osasun-sistemarik, etxerik, eskolarik… Eta hango jendearekin elkarlanean aritzen dira mundu hobea egiteko, hau da, Jainkoaren Erreinua ezartzeko.