Asteko Santua: Jerónimo Hermosilla


1-3 LEHEN HEZKUNTZA

OTOITZA
Aita ona
Gaur jazarriak diren kristauengatik eskatzen dizugu.
Jeronimo bezala, Santo Domingo de la Calzadan jaioa
Ebanjelioa zabaltzera urrun joan zen,
Txinatik gertu dagoen Vietnam izeneko leku batera.
Han hil zuten Jesusen laguna izateagatik,
Horregatik da martiria eta santua.

Zaindu aita ona kristau jazarriak,
Emaiezu indarra. Amen

4-6 LEHEN HEZKUNTZA

Jerónimo Hermosilla Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa) jaio zen 1800eko irailaren 30ean.
19 urte zituela Valentziako Dominicos komentuan sartu zen. Handik gutxira, misiolari izatea erabaki zuen. Filipinetan ikasi ondoren, 1829an Tonkinera (egungo Vietnamera) joan zen. Garai hartan kristauak oso jazarriak ziren. Jeronimo gotzain ordenatua izan zen, eta misiolari askok Vietnam utzi zutenean bere fedearen ondorioz erailak izateko beldurrez, kristauei laguntzen eta animatzen jarraitu zuen.
Jazarpenak handiak zirenean, penaz eta umorez esaten zuen: «Bizitza itxita pasatzen dut, bizarrak erakutsi ezinik».
Bere elizbarrutian hiru apaiz hartzean, esaten die: «Anaiak, izan zaitezte ongi etorriak misio honetara, arriskutsua baina beharrezkoa Jainkoarentzat».
1861ean atxilotu eta martirizatu egin zuten.
Joan Paulo II.ak santu izendatu zuen 1988an. Bere jaia azaroaren 24an ospatzen da, beste martiri batzuekin batera Vietnamen.