Lan egiteko garaia

Jesúsek parabola hau kontatu zien:
Jabe batek mahasti bat landatu zuen, hesi batez inguratu, bertan  dolare bat zulatu, zaindariaren etxea eraiki zuen eta  nekazari batzuei alokatu ondoren bidaian joan zen.
Mahatsa biltzeko garaia iritsi zenean, mahastiaren jabeak bere morroiak bidali zizkien nekazariei, zegozkien fruituak emateko.
Baina nekazariek ez zieten jaramonik egin eta zerbitzariak jipoitu zituzten.
Jabeak bere semea bidali zien, baina esan zioten elkarri: jabearen semea hil dezagun eta mahastia guretzat.
Oso haserre, mahastiaren jabeak nekazariak kanporatu zituen eta mahastia beste batzuei alokatu zien.