Asteko santua: Asisko Frantzisko

San Frantzisko Asisen jaio zen, Italian, 1180 inguruan. Frantzisko Pietro izeneko oihal-merkatari aberats baten semea zen eta bere aitari laguntzen zion merkataritzan.
25 urte zituela, Frantziskok ikuspen bat izan zuen: Jesukristoren irudia zuen San Damian tenplu txiki erdi abandonatu eta suntsituan, ahots bat entzun zuen: “Frantzisko, errepara ezazu nire eliza. Ikusten duzu: hondamena dago”;. Frantziskok bere etxeko eta familiako aberastasunak utzi zituen otoitzean, lanean eta Jesus ezagutzera emateko.
Zenbait gaztek jarraitu zioten eta, haiekin batera, Frantziskotarrak sortu zituen, Jainkoarenganako maitasunagatik, pobreziagatik eta anai-arreba izatearen pozagatik nabarmentzen diren erlijiosoak.
Frantziskok beti izan zuen naturarekiko eta animaliekiko ardura eta maitasun handia.
Guztiei “anai-arrebak” deitzen zien, izaki guztiak Jainkoaren oparia irelako berarentzat, eta Jainkoak sortutakoa babestea eta gozatzea gure eginbeharra zelako.
1979an Joan Paulo II.ak ekologiaren patroi izendatu zuen.
Bere jaia urriaren 4an ospatzen da.