Jaso ezazue Espiritu Santua

Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, erdian jarririk, esan eutsen:
«Bakea zuei».
Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean.
Jesusek barriro esan eutsen:
«Bakea zuei».
Aitak Ni bialdu nauan lez, Nik zuek bidaltzen zaituet.
Eta hareen gainera arnasea botaz, esan eutsen:
«Hartu egizue Espiritu Santua».             (Jn 20,19-23)

Igande honetan amaituko dugu Pazko eguna.
Domeka honetan 50 egun bete dira Jesusen Berpizkundea ospatu genuenetik. Horregatik da Mendekoste igandea.
Jesusek bere Izpiritua uzten digu, bere indarra, bere gogoa… bere jarraitzaile izaten jarrai dezagun.

Ain Karem-en «Zatoz, Jainkoaren Espiritua» abestia entzun dugu