Jesusek albiste on bat eramateko aukeratzen gaitu

LOGO HARA

Ilunpetan bizi zan herriak argi handia ikusi eban;
heriotz-kerizpean bizi ziranei
argiak egin eutsen disdira».
Ordutik hasi zan Jesus iragarten: «Bihozbarritu zaiteze, hurrean da-eta zeruetako erreinua».
Jesusek, Galileako itsasbazterrean zehar ebilela, anaia bi ikusi zituan, Simon, Pedro deitua, eta haren anaia Andres, sareak itsasoan botaten, arrantzaleak ziran-eta. Jesusek esan eutsen: «Zatoze Nigaz, eta giza arrantzale egingo zaituet». Hareek bat-batean sareak itzi eta jarraitu egin eutsoen.
Aurreratxoago, beste anaia bi ikusi zituan, Santiago eta honen anaia Joan, Zebedeoren semeak, aitagaz ontzian sareak konpontzen; eta dei egin eutsen. Hareek, bat-batean, ontzia eta aita itzirik, jarraitu egin eutsoen.
Jesus Galilea osoan zehar ebilen, hango sinagogetan irakasten, erreinuaren Barriona iragarten eta herrian gaitz eta gaixotasun guztiak osatzen.

Datorren domekako Ebanjelioak Jesusi buruz hitz egiten digu. Bere dizipuluei dei egiten die berarekin joan zitezen leku eta pertsona guztietara albiste on bat eramatera: Jainkoak maite gaitu, bere seme-alabak gara eta zoriontsu izatea nahi du
Horregatik, gaixoei osasuna berreskuratzen ere lagunduko diete.
Gaur Jesusek gu ere aukeratzen gaitu berri on hori eramateko!