KONEKTATU, SENTITZEN DUZUNA SENTITU, ENTZUN

Share Button

ENTZUN IEZAIOZU

Share Button

Beti zaude hor.

Aurynen kanta honek oso mezu interesgarria duelakoan nago. Ondoan beti izango duzu norbait laguntzeko prest dagoena. Espero dut gustatzea eta erabiltzea maxima egiteko. Besarkada handi bat  ( DBHko ikasle batek proposaturikoa)

HAUSNARKETA:
Nor duzu ondoan? Nor dago zuri laguntzeko prest? Inoiz bakarrik zaudela sentitu
duzu?

Share Button

BIZITZAT BLAI

MOTA Irudikapena

MUSIKA  Tubular bells

NOLA EGIN

Oinarrizko jarrera hartuko dugu irudikapena egiteko.
Bi irudi proposatzen dizkizuet nork bere gustukoa aukeratzeko: sustraietatik ura hartzen ari den ala urtzen ari den altzairuzko robota, “Terminator II” motatako bat.
Gogoratu lurrean itsatsita daudela oinak, egin kolpe txikiak hatzekin teklak joko bazenitu bezala eta arreta bildu mugimendu horretan. Sentitu uraren beharra duen zuhaitz hori zarela edo indarra eta malgutasuna berreskuratu behar dituen gorputz zurruna.  (isilunea)
Irudika ezazu zure behatzen puntako hezetasuna eta sentitu nola eraldatzen zaituen zugan sartzen den likidoa horrek. Bete zure oinazpiak orkatiletaraino, belaunetaraino, izterretaraino…
Sentitu nola freskotasunak, biziz betetako likidoak betetzen zaituen, apurka-apurka, bizitasun eta maitasun olatu batek bete eta eraldatuko bazintu bezala.
Sentitu nola betetzen zaituen gerriraino, bularreraino… (isilunea)
Nola iristen den zure sorbaldetaraino eta nola jaisten den, zure besoak eraldatzen, eskuetaraino iritsi arte, atzamar guztiak bete arte.
Sentitu nola igotzen den zure lepotik eta betetzen dituen zure aurpegia eta buru osoa.
Sentitu zure gorputz osoa likido horretaz bete-beteta, indar eta biziz beteta.
Orain ondo sentitzen zara, eguna hasteko ilusio handiz, bakez, maitasunez eta grinaz sentipen hori besteei sentiarazteko. Pentsatu nori sentiarazi nahiko zenioke zuk sentitzen duzun bakea. Imajinatu bere aurpegia, bere esker oneko begirada.

Gogoeta

Erraza gertatu zaizu? Nola sentitu zara? Pertsonaren bat irudikatu duzu?

Share Button

JAKINGO BAZENU…

Share Button

EDERTASUNAK MUNDUA SALBATUKO DU

Hitzik gabe… irudia besterik ez. Erronka bat, artearekin harritu eta gozatzea.

Share Button

JAINKOAK POBREAK NAHIAGO DITU

Share Button

BIHOTZ SUTSUAK

Share Button

Asnarketaren bidezko erlaxazioa

MOTA Asnarketaren bidezko erlaxazioa    Ebal. Hara

MUSIKA Enchantement 1

NOLA EGIN

Arreta jarri asnarketan.
Orain asnarketa sentituko dugu. Egingo dugu nahi beste arnasaldi sakon, airea sudurretik hartuz eta sudurretik botaz.
Arnasaldi horien ostean, erreparatu eta sentitu nola arnasten duzun normalean, arnasketa kontrolatu barik.
(musika edo isilunea)
Aldizkako asnarketa: (hobe musu zapia eskura edukitzea)
Aldizka hartzen dugu arnasa sudur zulo bietatik. Horretarako sudur zuloak estaliko ditugu hatz lodiarekin eta hatz erakuslearekin. Hatz erakuslea altxatzen dugu eta airea hartu, gero estali eta lodia altxatuz airea bota. Hatz lodia altxatuta, airea hartzen dugu eta sudur zuloa estali, hatz erakuslea jaiki eta arnasa bota… Horrela hurrenez hurren, presarik gabe, sentitzen airea nola sartzen eta irteten den, bere tenperatura, bere indarra, eta erlaxatu egiten gara.

Hausnarketa

Erlaxatuta sentitu zara? Zerk lagundu dizu gehien? Zerbait aipatu nahi duzu?

Share Button

ZU MAITATZEN IKASTEA

 

Share Button