Jesusek bere dizipuluei galdetu zien:
– Zer eztabaida izan dozue bidean?
Baina hareek hitzik ez; euren artean handiena nor ete zan eztabaidatu eben-eta bidean. Jesarri zan Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan eutsen:
– Lehenengo izan nahi dauana izan bedi danetan azkena eta danen zerbitzaria.
Gero, umetxo bat hartu, hareen erdian jarri eta, besarkatuz, esan eutsen:
– Honako umea nire izenean onartzen dauanak Neu onartzen nau, eta Ni onartzen nauanak, ez nau Ni onartzen, bialdu nauan Ha baino. (Mk 9)
Haur txikiak zintzoak dira, tranparenteak, eskuzabalak, alaiak…
Jesus, igande honetako Ebanjelioan, haurrak jartzen dizkigu eredutzat… beti garrantzitsuenak izan nahi ez izateko, lehenengoak, guztiaren erdigunea…
Entzun dezagun «Zurekin, Maria» abestia.
Mariak, Jesusen Ama eta Amak gidatu, bakez bete eta Jesusengana eraman gaitzala…