Bake planeta baten alde

Bihar, irailak 26, Arma Nuklearrak Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Dena suntsitzen duten armak dira: etxeak, natura, pertsonak, animaliak…
Baina ez daude arma arriskutsu horiek bakarrik. Albisteak ikusten edo entzuten ditugun bakoitzean pena handia ematen digu munduko leku askotan jende asko hiltzen dela gerren ondorioz…
Eta leku horietan guztietan haurrak dira beti babesgabeenak eta gehien sufritzen dutenak!
Horregatik, gaur Unai Quirosen abesti hau entzungo dugu, Fanoren marrazkiekin, eta ondoren minutu bateko isilunea egingo dugu mundu osoan BAKEA eskatzeko.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.