EZ ETSI, BADUZU NORK LAGUNDU

Inoiz gauzak bertan behera uzteko gogorik sentitu al duzu? Inoiz sentitu duzu ez duela merezi?,…Horrelakoetan zerk lagundu zizun aurre egiten?
Egun batean Juan Mariak hauxe idatzi zuen:

Batzuetan, nekeak eraginda, bidean gelditzeko zorian egon naiz, bidaiariei gertatzen zaien bezala hotz batek harrapaten dituenean. Baina azkenean Jainkoaren eskuak esnatu egin nau, berpiztu nau, eta bi anaiak, lortu nahi zuten helmugara heldu dira, ondo ala gaizki.” (JMª)

Zer iradokitzen dizu? Lagunduko digun esku magikorik ez dago, baina barneko indarra nabaritu ahal dugu eta horri esker bidean jarraitzeko behar besteko kemen lortzea daukagu.

Share Button

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.