The Man in the arena,

The Man in the arena, Theodore Rooseveltek 1910eko apirilaren 23an  La Sorbonan (Paris) emandako hitzaldiaren izena da.

Gizon indartsua zelan erortzen den edo kolokan dagoena nabarmentzen duena ez da batere kritikoa, ezta zerbait egin duenari egindakoa askoz hobeto egin letekeela esatea ere. Hondarrean dagoen gizonari, izerditan blai eta aurpegia odolak eraldaturik duenari, horri dagokio benetako esker ona. Behin eta berriz saiatzen denari, nahiz eta askotan okertu, izan ere errurik gabeko ahaleginik ez dago; bere helburua lortzeko behin eta berriz tematzen denari, gogo handiz saiatzen denari; lorpenaren baitan dagoen garaipena lortzen duenari; edo porrotari aurre egiten diona dagokio benetako esker ona. Horrelakoak ez dira arima hotzeko pertsonak  hauek ezagutuko dutelako porrota zein garaipena»

Besteek egin beharko luketenari buruz hitz egitea erraza da, zenbaitetan egokia ere izan daiteke, baina “hondarrean” egotea  lortu nahi duzuna eskuratzeko hori bai  zaila dela. Zer egin dezaket? Begira geratu edo  konpromisoa hartu eta  zer edo  zer egin?

Share Button