11 egun maitatzen ikasteko

Bere lehen aharrausia, bere lehen panpina, lehen urratsak erori gabe, lehen “aita” edota “ama”,… Jaioberri batzuek eguneroko bat daramate besopean, non gurasoek haurtzaroko une aipagarrienak idazten dituzten. Zion umeak ere bazuen bat; hala ere, mundu honetara heldu zenerako bazuen heriotzarako unea zehazturik: Edwards delako gaixotasuna. Oso gaixotasuna arraroa da eta bizirik irauteko oso aukera gutxi eskaintzen duena. Eritasun honek oso arazo larriak eragiten dizkie bihotzari nahiz giltzurrunei. 

Nahiz eta iragarpenak oso txarrak izan, Zion jaio zen. Bere amak besoetan hartu zuenean Illinoiesko (EEBB) medikuek esan zioten ordu gutxiren buruan hilko zela. Baina borrokalari txiki honek bederatzi egunetan bizirik iraun zuen. Egun horietan bere gurasoek, John eta Robbyn Blickek, amore eman beharrean une guztiak ospatu nahi izan zituzten eta egun horietan bizi izandakoa jaso eta grabatu zuten bideo itxurako egunerokoa sortuz. Zionen bizitza sei minutuko grabazioan sartzen da; hala ere Zionek aukera izan zuen lau anai-arrebekin lo egiteko; tapauki berri bat estreinatzeko, panpina bat besarkatzeko. Egunak ospatzeko tarta bat ere izan zuen.

Zion urtarrilaren 11an jaio zen eta hil bereko 21ean hil zen. Oso bizitza motza, motzegia; baina guraso, anai-arreba eta ospitaleko langileei esker maitasunez beterikoa. “We love Zion” irakurtzen zen lo egiteko erabiltzen zuen kuxin batean. Orain sehaska hutsik dago eta bizitzeko gogo horiek pertsona askoren bihotzean bizirik diraute.

 

Share Button