Ikasturte hasieran

Ikasturte honen hasieran opa nahi dizut:

  • Jainko Onak begira zaitzala eta lagun diezazula.
  • Jainko Onak bihotza alai diezazula.
  • Jainko Onak bihotz alaitasunez bete zaitzala.
  • Jainko Onak bizitza ulertzeko jakinduria eman diezazula.
  • Jainko Onak egun bakoitza zerbait berezia izango balitz bezala ulertzeko jakinduria eman diezazula.
  • Jainko Onak egun ilunetan indarrez bete zaitzala..
  • Jainko Onak ikasturte hau “maitasunez beteriko unez “betetzeko samurtasuna eman diezazula.
  • Jainko Onak zure inguruan dituzun pertsonei laguntzeko sentikortasuna eman diezazula.
  • Jainko Ona zure helmuga izan dadila.

Desiratzen dizut:

  • Jainko Aitak eta Amak egunero zain zaitzatela.
  • Jainko Semeak, zure bidean lagun diezazula eta zure laguna izan dadila
  • Jainko Espiritu Santua zure indarra izan dadila eta zure ametsak betetzen lagun diezazula.

Ikasturte honetan zehar gure ikastetxean guztion laguntzari eta lanari esker desio hauek egia izan daitezela.

 

Share Button

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.