Shanti, Paz, Pakea, Peace, Frieden, Paix, Pace, Salam.

Ez nintzen inoiz jaio…
(Barne-hezitzailea eta Menesianosen laguna den Elena Andresengandik hartua).

1948ko egun berean arima handi bat hil zuten New Delhin: Mohandas Karamchand Gandhi.
Beste askok bezala, Gandhiren bizitza ezagutu nuen eskolan. Urte batzuk geroago, neure kabuz hurbildu nintzaion autobiografiaren eta beste irakurketa batzuen bidez. Liluratu egin ninduen. Ikaratu egiten ninduen eta oraindik ikaratu egiten nau mundu honetan bera bezalako norbait bizi izan dela pentsatzeak. Txundituta utzi ninduen hilketaren egunean jaioa nintzela jakiteak. Ordudanik nire urtebetetzea bereziagoa iruditu zitzaidan, Gandhiren urratsak jarraitzeko gonbidapen bat bezala.
Gaztetatik sentitzen dut bakearen eraikitzaile izateko deia. Bokazio hori nire bizi-testuingurutik dator, baina baita Gandhik nigan utzitako arrastotik ere.
Ez dut ulertzen haren irudia, haren sakontasun pertsonala ez ezagutaraztea. Mundu justuago baten aldeko konpromiso sozialetatik eta borroka baketsutik aldentzea dela dirudien gure garai gorabeheratsuetan, gizon txiki hau fisikoki baina barrutik handia, eredu bat izan liteke, inspirazio bat, maisu bat.
Erakuts diezagukeen gauzetako bat da maitasunera irekitako bihotz bat, bere erlijioa edozein dela ere, berehala sartzen dela guztiekin komunioan. Gandhik ondo ezagutzen zuen kristautasuna, Biblia irakurtzen zuen, ez zen gizon itxia bere munduan, bere arrazan, bere fedean… unibertsala zen gizon eta emakume handi guztiak bezala.
Gizaki handi honen legatuaren partikula ñimiño bat bildu eta Bizitzak eramaten nauen lekura eraman nahi dut.

 

Share Button