NOLA EGIN: Gorputzaren kontzientzia hartu, gorputz eskema aztertuz:
Emeki eta astiro hitz egingo diegu, isilune bat eginez esaldien artean.
-
Sentitu eskuin oina eta lurrera lotzen duten sustraiak. (musika edo isilunea)
-
Orain sumatu ezker oina eta lurrera lotzen duten sustraiak. (musika edo isilunea)
-
Sentitu belaunak (musika edo isilunea)
-
Arreta jarri izterretan (musika edo isilunea)
-
Eserita, bi ipurmasailen pisua sentitu eta saia zaitez, aulkian, pisu hori orekatzen (musika edo isilunea)
-
Sentitu zure bizkarra zuzena (musika edo isilunea)
-
Arreta bildu zure buruan, sentitu zuzen, sabaitik hari bat burugainetik tiraka bazenu bezala, eta kokotsa apur bat makurtuta bular aldera. (musika edo isilunea)
-
Sentitu zure eskuak hanken gainean. (musika edo isilunea)
|