HEZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Munduan 250 milioi haur eta gazte inguru daude eskolatu gabe.
617 milioi haur eta nerabek ez dakite irakurtzen eta ez dute matematikari buruzko oinarrizko ezagutzarik, eguneroko bizitzan defendatzeko gutxienekoa.
763 milioi heldu analfabetoak dira.
Garapen bidean dauden herrialdeetan, haurren % 91 eskolan matrikulatzen dira, baina horietatik 57 milioi haur ez dira eskolara joaten.
Saharaz hegoaldeko Afrikak errekorra du mundu mailan eskolatu gabeko haurren artean.
Gatazka armatuek eta gerrek haurrak eskolara joatea eragozten dute.
Haur errefuxiatuek ez dute hezkuntza-sistema formalerako sarbiderik, eta 4 milioira iristen dira.
Hezkuntzarako duten eskubidea urratzen ari da, eta onartezina da hain oinarrizkoa den giza eskubidea eskuraezina izatea hainbeste pertsonarentzat.