HARA
Argi asko dago nigan
Modalitatea: bistaratzea Evaluación Hara
Musika Joaquín Rodrigo Concierto de Aranjuez – 2° Mov Adagio
Gidoia
Bistaratzeko prestatzen gara, oinarrizko jarrerarekin.
Nahi dut imajina dezazun hor goian, zure buruaren gainetik, argi zuriz betetako izar polit bat, argi zuri eder, distiratsu eta distiratsu bat. Argi hori zugana jaisten ikustea nahi dut, ibai leun bat bezala, harik eta buruaren goialdera iristen zaren arte. Eta orain, argi garbi hori buru barrutik eraman eta gorputz osoan behera jaitsi dezazun nahi dut, argi zuri zoragarriz bete arte.
Sentitu argia jaisten aurpegian, lepoan, besoetan, azkeneraino, harik eta nabaritzen duzun arte eskuetara iristen zaizula eta behatz guztiak betetzen dizkizula, banan-banan.
Bularretik, bizkarretik, sabeletik, tripatik behera jaisten zaizun argi hori sentitzen du, eta hanketara iristen da, eta iritsi dela sumatzen duzunean, jaisten jarraitzen du oinetara iritsi arte, eta gero oinetako behatzak ere urez betetzen dituen argia sentitzen du, banan-banan.
Orain, zure bihotzera begiratzea nahi dut. Sentitu argi horrek maitasunez betetzen bazaitu bezala. Maitatua eta maitatua sentiarazten zaitu. Oraindik ere argia iristen zaizu eta jendearekiko maitasunez betetzen zara. Denak maitatzeko indarra sentitzen duzu. Heltzen zaizun maitasun hori hartzen jarraitzen duzu, eta zure gorputzaren mutur bakoitzera betetzen zaitu, eta esker oneko irribarrea sortzen uzten duzu.
Iritsi zaizun argi hori guztia besteei oparitzeko gogoa sentitzen duzu, pertsona desberdinak ukitzen imajinatzen duzu zeure burua, eta zure irribarrea eta halako maitasun bat transmititzen diezu.
Masajea
MOTA Masajea Ebal. Hara
MUSIKA Brian Crain Dream of Flying
NOLA EGIN
Saio honetan elkarri lagunduko diogu isiltasun egoera batera, barnealdera, sakontasunera sartzen. Masaje baten bitartez egingo dugu ilea laztanduz. Ikasleak bikoteka jarriko dira, bata eserita, bestea bikotekidearen atzean. Denbora baldin badago, masajea biek egingo diote elkarri, txandaka. Bestela, masajea jaso duenak beste egun batean egingo dio eman duenari.
Masajea jaso behar duenak “oinarrizko jarrera” (iraila-1) hartuko du masajea erlaxaturik hartzeko.
Masajea eman behar duenak honela egingo du:
Hatz guztiekin ukituko du lagunaren burua “teklak” joko balitu bezala. Emeki egingo du, zirkulu simetrikoak eginez buruaren erditik aurrerantz, gero alboetatik itzultzeko.
Masajea, hatz mamiekin egingo dugu buruko larruazala ferekatuz, gero hatz lodiekin garondoan.
Hasi aurretik, une batez pentsatuko dugu zer egingo dugun, zein pertsona zainduko dugun eta pertsona horrek zer behar duen. Gure helburua lagun hori ondo sentiaraztea da, erlaxatua, baliotsua. Hatzen bidez indar berria emango diogu egun osorako, bakea eta maitasuna helaraziz. Prest? Prest gaudenean, egingo dugunaren balioaz kontziente garenean, aurrera.
Masajea jasotzen duenak, arnasa lasai hartzen duela, ez du ezertan ere pentsatu behar.
Zer idatzi:
Nola sentitu zara masajea egitean? Eta jaso baduzu, nola sentitu zara? Zerbait aipatu nahi duzu? Ideiaren bat gaurko gogoetarako?
Dena ondo aterako da
MODALITATEA Entzutea Evaluación Hara |
MÚSIKA «Todo va a ir bien« |
| Oinarrizko gorputz-jarrera. Kezkatzen, larritzen edo geldiarazten zaituen zerbait pentsatu… … zure bizitzan … zure ikasketetan … zure familian … zure lagunekin … gizartean eta utzi hitz horrek zure barnean oihartzuna izan dezala |
Barrutik sortzen den hitza
MODALITATEA Erlaxazio pasiboa. Evaluación Hara
MUSIKA Granados. Danza española 2 oriental
GIDOIA
(Herbert Benson) Erlaxazioa lortzeko azalpen errazak:
Isiltasunean eseri edo etzan.
Begiak itxi.
Oinak zoruan jarrita, gorputzeko giharrak erlaxatu. Pentsa ezazu hankek eta oinek ohi baino gehiago pisatzen dutela. Sentsazio hori gorputz osoan zehar zabalduko dugu eta arreta jarriko dugu erlaxazioa lortzeko.
Oinekin hasiko gara. Pentsa oso pisutsuak direla, ohi baino askoz gehiago pisatzen dizutela, ezin dituzu mugitu; horregatik zoruan jarriko dituzu. Jarraian nabaritu nola pisu hori mugitzen den, askatasunez, inolako trabarik gabe… aurrera doa. Nabaritu nola nagusitzen den zure gorputz osoan zehar: hanketan, eskuetan, besoetan, tripan eta horrela jarraitu aurpegiko giharretaraino heldu arte.
Arnasa hartu sudurretik. Arnasketari erreparatu, arnasa hartzean esaiozu zeure buruari “bat”, gero “bi” eta horrela
jarraitu… Nahi izanez gero beste hitz bat aukeratzea duzu, adibidez “ESKERRIK ASKO”.
Horrela jarraitu zenbait minututan.
Ez larritu erlaxazio sakonik lortzen ez baduzu. Lasai egon eta itxaron erlaxazioa agertu arte, presaz ibiltzeak ez dizu erlaxazioa lortzen lagunduko. Pentsamendu nahasgarriak sortzen bazaizkizu saia zaitez baztertzen, ez utzi zure arreta bereganatzen eta erreparatu aukeratutako hitzari, arnasketari… Praktikak lagunduko dizu erlaxazioa lortzen.
Idatz dezagun
Zer egin dut? Nola sentitu naiz? Zer ikasi dut?… Aukeratutako hitza…
HARA – “Oinarrizko jarrera”
MOTA Erlaxazioa
MUSIKA: Maurice Ravel Pavane for a Dead Princess
NOLA EGIN (Beharreko prestakuntza hurrengo saioetarako)
Hara saioetarako sarrera:
Ikasturtea hasi berria dugu eta aurten esperientzia desberdin bat bizitzera animatu nahi zaituztegu. Gogoeta batzuk egiteko beste modu bat. Zuen barneko gauzarik baliotsuena aurkitzen, ezagutzen, sentitzen lagundu nahi dizuegu. Barnealde horrekin topo egiten lagundu nahi dizuegu. Hori dela eta, ildo horretan astean behin eta ikasgai jakin batzuetan gogoetaren bat egiteko asmoa dugu. Bide luze eta astitsua hasten dugu gaur, bide aberats eta pozgarria izango delakoan. Izan ere, gureganako bidea da, gure alde jatorrenetik besteekin elkartzera eta loturak sortzera eramango gaituen bidea hain zuzen ere.
Oinarrizko jarrera:
Gaur erlaxaziorako oinarrizko jarrera ikasiko dugu. Hurrengo saioetan erlaxatzen ikasiko dugu, gure irudimenaz bidaiatzen, arreta biltzen, geure burua zaintzen.
Prest zaudete? Gogorik ba al duzue? Guztiok ahalegindu beharko ginateke guzti-guztiok eroso sentitu ahal izateko. Erreza da eta merezi izango du.
Eseriko gara.
- Hankak angelu zuzenean, oinazpiak lurrean, apur bat bereizita.
- Bizkarra bizkarraldera egokitu, zuzen baina ez zurrun, lepoa pixka bat tenkatu, gure gainean puztuki bat balego bezala gure burutik emeki tiraka.
- Besoak mahai gainean edo zintzilik albo banatan. Sorbaldak igo eta jaitsi bi aldiz.
- Izan konfiantza, itxi begiak eta, ahal baduzu, ahaztu inguruko guztia (zarata, ahotsak, beste ikasgelak). Edozer gerta daiteke, baina zuk zeure baitan bildu ahal duzu arreta osoa.
Arreta jarriko dugu gure arnasketan:
- Zeure arnasketa sentitu, aldatu barik, nola aire hotza sartzen den sudur zuloetatik eta nola irteten den, epel.
- Arnasketa moteltzen, lasaitzen, sakonago egiten saiatu, baina esfortzu barik.
- Arnasketa abdominala egin, hau da, airea hartuta, sabel aldera eraman eta horixe puztu, ez bularra.
- Errepikatu behin baino gehiagotan arnasketa mota hori.
- Arnasa hartu bitartean, ekarri gogora hitzen bat, eta errepikatu arnasaldi bakoitzean. Izan ahal da izen bat, aurpegi bat, kolore bat, sentipen bat… Adibidez, BAKEA, otoitz bat…
Badago, nahikoa izan da gaurkoz (laburregi izan bada eta denborarik baldin badago, berdin errepikatu ahal da zutik)
Hausnarketa
Oso erraza izan da, baina, nola sentitu zarete? Zailtasunik izan duzue? Interesgarria iruditzen zaizue bide berri hau ibiltzea?
Ariketa hau nahi duzuen guztietan egitera animatzen zaitugu, modu erraz eta diskretuan, zeure buruarentzat, metroan, etxean. Nahi baduzu, otoitz egiteko edo beste pertsonak gogora ekartzeko unea izan ahal da, arnasaldi bakoitzean Jauna, Aita edo pertsona horren izena errepikatuz.
Arnasa hartzen ari naiz!
MOTA: ArnasketaEbal. Hara |
MUSIKA Vangelis 1492 Conquest of Paradise |
NOLA EGINHiru arnasketa-mailak edo motak ezagutu eta 10 diafragma-arnasaldi egin. (puztukia) –Hiru mailak. Arnasketa osoa. Ariketa hau arnasketa hobetzeko erabiltzen da. Hiru mailatan bereiziko dugu arnasaldia: abdominala, torazikoa eta klabikularra. Ikasi behar dugu kontrolatzen airea biriketara sartzen eta biriketatik ateratzen eta bidaltzen nahi dugun lehenengo, bigarren edo hirugarren mailetara une bakoitzeko beharren arabera: 1. Abdominala erregulartasunez eta oxigeno gehiago behar dugunean. 2. Toraziko-abdominala, oxigeno beharra are handiagoa denean. 3. Klabikular-toraziko-abdominala, birikak erabat bete nahi ditugunean. Identifikatu ahal ditugu gorputz eta buruko sentipenak hiru arnasketa motei lotuta: Arnasketa abdominalak egonkortasun eta ongizate sentipenak sortarazten dizkigu. Beste biek, asaldura eta ezinegon egoerak. -Puztukia Ariketa honek diafragma giharra erabiltzen irakasten digu. Puztukia puztuko bagenu bezalakoa da ariketa hau: Arnasa hartzean, airea biriken azpiraino iritsi behar da sabela puztuz (puztukia); arnasa botatzean, sabela barnerantz sartu behar dugu (puztukia hustu egiten da). Sabelaldearen mugimendu hau, barnerantz eta kanporantz, diafragma giharrak eraginda da: uzkurtu egiten denean diafragma jaisten da, presioa egiten du sabelaren barnean eta kanporantz ateratzen du. Airea botatzean, giharra erlaxatu egiten da eta igo, eta sabela barnerantz sartzen da. Egin arnasketa mota hau 10 aldiz gutxienez.
|
Begiratu eta entzun
![]()
Iruzkina irakurritakoan, margolan bat aztertzea gustatuko litzaidake. Agian ezagutzen duzu wahatsappek duen emotikono bat duelako. Ez da batere erraza, ezagutzen zenuen? Zer sentiarazten dizu? Zer iradokitzen dizu?
IRUZKINA (Oihua – Munch)
Ikusi eta entzun 1892. urteko arratsalde batean piztu zitzaion margolariari irudia buruan. Izan ere hurrengoa idazten du bere egunerokoan:
“Nire bi lagunekin paseon nengoela, iluntzean eguzkiak gorriz tindatu zuen zerua. Momentu horretan gelditu nintzen eta hesi bati bermatuz atsedenaldia hartu nuen; izan ere oso nekaturik sentitu nintzen. Nire lagunek paseon jarraitu zuten baina ni geldirik geratu nintzen, antsietateak mugitu ezinik. […]Fiordoari begira nengoela ilundu zuen.
Hodeiek ere odolaren kolore gorria hartu zuten.Naturan zehar oihu antzeko zerbait aditu nuen. Margolan hau margotu nuen, odolez beteriko hodeiak ere margotu nituen. Koloreek ere oihukatzen zuten”.
Aurpegiak erakusten duen desitxuratzeak garaiko mugak gainditu zituen.
Bertan dagoen gizonak belarriak estaltzen ditu bere oihua eta naturarena ez entzuteko. Margolan honetan delirioa nahiz sufrimendua nagusitzen dira, bitartean bi pertsonak pasean jarraitzen dute lagunaren sufrimendua euren bizitzetatik kanpo utzita.
![]()
Dona nobis pacen domine
GIDOIA
Oraingo honetan isiltasuna egingo dugu eta gure oinarrizko jarrera hartuko dugu kantu zahar bat entzuteko, latinezko eta gaztelerazko abesti bat da, behin eta berriz errepikatzen den otoitz xume bat. «Dona nobis pacen dominun», «Zure bakea» esan nahi du, «Jauna» eta latinez dago, Europa osoko eta beste kontinente batzuetako gazte-taldeek abesten baitute Frantziako herri txiki batean biltzen direnean: Taizé.
Kanta entzutera gonbidatzen zaitut eta bere erritmoak bakez bete zaitzan uztera, fededuna bazara zoaz kanta zure barruan errepikatuz eta otoitz bihurtuz.
Nire eskuek zaindu ahal zaituzte
MODALITATEA Irudikapena Ebal |
MUSIKA Joaquín Rodrigo Concierto de Aranjuez – 2° Mov Adagio |
GIDOIAOinarrizko jarreran jarrita, irudikapena egiten prestatuko gara. Nahi dut zuk irudikatzea buru gainean oso izar polita duzula, argitasunez beterikoa, oso distiratsua. Nahi dut irudikatzea nola argi hori zugana jaisten den eta nola heltzen den zure bururaino. Orain nahi dut argi berezi hori zure buruan sartzea eta gorputz osotik hedatzea. Nabaritu nola argi zuri hori aurpegitik pasatzen den, nola ukitzen duen zure ilea, zure lepoa, besoak,…zure eskuetara ailegatu arte. Ondoren nabarituko duzu nola argi horrek zure atzamarrak betetzen dituen. Nabaritu nola argi hori bularretik pasatzen den, bizkarretik, tripatik, behera doa… hanketara ailegatu arte. Laster oinetara ailegatu da eta bertan behatzak argitasunez beteko ditu. Orain zure bihotz barruan begiratu, aztertu. Nabaritu nola argi horrek zure bihotza maitasunez betetzen duen.Zure ingurukoek maite zaituztela nabaritzen duzu. Zure bihotzeraino ailegatu den argi horri esker zuk ere ingurukoak maite dituzu, guztiak maiatzeko indarrak dituzu. Ailegatzen zaizun maitasuna hartu egiten duzu, zure gorputz osoan sakabanatu dena, eta irribarretsu agertzen zara, eskerrik asko esateko adierazten duzuna. Ailegatu zaizun argi hori mundu guztiari oparitzeko beharra duzu, pertsona desberdinak ukitzen imajinatzen duzu zeure burua, zure irribarrea ez ezik, maitasun berezi hori emateko asmoz.
|



