Jesusek, zutiturik, esan eutsan:
– «Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork gaitzetsi?»
Harek erantzun:
– «Inork ere ez, Jauna».
Orduan Jesusek:
– «Ezta Neuk ere, ez zaitut gaitzesten. Zoaz eta ez egin barriro pekaturik». (Jn 8)
Jesusen garaian emakumeek ia ez zuten eskubiderik, horregatik Jesus beti bere alde jartzen zen.
Jesus okerren pasatzen zuten emakumeez arduratzen zen: alargunez, behartsuez, tratu txarrak jasotzen dituztenez…
Datorren domekako Ebanjelioan, gizon batzuek bekatu bat egin dauan eta harrika egin gura daben emakume bat Jesusen aurrera nola ekartzen daben azaltzen zaigu (pertsonak harriak jaurtiz hilarazteko oso modu krudela zan hori!).
Jesusek gizonei bekatuak ditugula ikusarazten die eta barkamena eskaintzen dio emakumeari.
1-3 LH
4-6 LH